Kubuka: Livingstone
Victoria ur jauzien alboan kokatzen den Livingstone herrian (Zambia) Kubuka GKEa hainbat proiektu garatzen ari da. Bost proiektu independente dira diru laguntza eta gestio aldetik, baina guztien arteko konexioa oso estua da.
Erakundearen helburu nagusia, haur eta gazteen eskolaratzea bultzatzea da ondoren lan mundura sartzeko aukera izan dezaten. Bertako errealitateak bultzatuta ume askok eskola utzi behar izaten dute. Eragile nagusiak gurasoen droga adikzioak, etxeko egoera ekonomikoa eta egin beharreko distantzia handiak izan ohi dira, besteak beste.
Sponsorship program
Hau da erakundeak martxan duen proiektu nagusia. Orokorrean eskolen matrikula garestia izaten da Livingstonen eta familia askok ez dute ordaintzeko aukera izaten. Erakundeak ekimenaren bidez eskolako matrikulaz gain, materiala eta klase partikularrak ere ordaintzen dizkie behar duten umeei.
Familia askok egiten dute eskaera laguntza jasotzeko. 2021. urtean esaterako, 110 familiek eskatu zuten, baina erakundeak laguntza hau haietako 50i emateko aukera izan zuen. Beka hori nori eman erabakitzeko, erakundeak analisi sakon bat egiten du haur bakoitzaren egoera aztertuz. Etxeko egoera eta eskolan duten jarreran zentratuz gehien bat.
Eskola amaitzean, formazio profesionaleko ikasketetan jarraitu nahi dutenei laguntzen jarraitzen dute. Bestalde, Unibertsitateko ikasketak egin nahi dituztenentzat ez dago laguntzarik, matrikulak garestiegiak dira eta Kubukaren aurrekontua mugatua da.
Sports project
Euskal Herrian egiten den eskola kirolaren antzeko jarduera bat da. Helburua gazteei eguneroko errutina osasuntsu bat izateko aukera sortzea da droga eta alkoholaren mundutik urruntzeko.
Lantzen dituzten kirolak futbola, volleyballa, errugbia eta netballa dira. 5 eta 28 urte arteko gateek dute aukera parte hartzeko eta esan digutenez gaur gaurkoz arrakasta handia izaten ari da. 200 gazte inguruk parte hartzen dute.
Safe house
Proiektu hau neska gazteentzat bideraturiko barnetegi bat da. Bertako kultura dela eta, neskek mutilek baino aukera gutxiago dituzte eskolara joateko. Ezkontzen direnean, neskak mutilaren familiakoa izatera pasatzen dira, beraien etxea utziz. Horregatik familia askok nahiago izaten dute beraien semeetan inbertitu, beraiek baitira etorkizunean etxean geratuko direnak.
Bi arrazoi nagusirengatik sartzen dira neskatoak barnetegian. Batetik, haietako asko eskolatik urruti bizi dira (ordubetetik gora oinez). Bestetik, etxean bizi direnek garbiketa eta zaintza lanen ardurak hartu behar izaten dituzte, eskolako lanak egiteko tarterik utzi gabe.
Horregatik, proiektua hau aukera paregabea da gazteek ikasten jarrai dezaten.
Mikrokreditu programa
Ekintzailetasuna bultzatzeko proiektu bat da. Erakundeak kredituak ematen dizkie negozioak ireki nahi dituzten pertsonei. Bankuek baino interes gutxiago eskatzen dituzte. Bankuen kasuan %100 ingurukoak izaten diren bitartean, Kubukak %20a soilik eskatzen du.
Etorkizunean interes horien bidez lortutako diruarekin sistema autosufiziente bat sortzea da helburua. Esan digutenez, denbora oso gutxian arrakasta handia izaten ari da proiektu hau eta helburutik gertu daude jada.
Kredituez gain, erakundeak ikastaroak eskaintzen ditu, negozioen kontabilitatea nola eraman ikas dezaten edo enpresa estrategiaren eta gestioaren inguruko oinarriak eskura ditzaten.
Kasiya
Lehen hezkuntzako ikastetxe baten otordu eta azpiegituran laguntzen dute. Kasu honetan, ikastetxearen gestioan eskua sartzen ez dutenez, lan gutxien eskatzen duen proiektua da. Hala ere, errebisio periodiko bat egiten dute eskaintzen dituzten beharrak ondo aseturik daudela ziurtatzeko.
Kontaktua
Esan digutenez, epe luzera begira, erakundearen helburua, boluntario moduan lanean ari direnak Livingstonetik alde egitea da eta erakundearen gestioa bertakoek hartzea. Horren adierazgarri da adibidez, martxan dauden bost proiektutatik lauren koordinatzaileak Zambiakoak izatea. Hala ere, lan asko egiteko dago oraindik puntu horretara iristeko eta boluntarioak esku zabalik hartzen dituzte oraindik.
Sei hilabeteko gutxieneko estantzia eskatzen dute Kubukatik. Denbora tarte hori estimatzen dute dela erakundea ezagutu eta laguntza eskaintzeko behar den denbora minimoa. Hortik gora nahi den guztia!
Proiektua bisitatu edo laguntza eskaini nahi duenak ondorengo korreo elektroniko edo Whatsapp-era idatzi dezake beraiekin harremanetan jartzeko.
- Aliantza estrategikoen arduraduna
- Korreoa: [email protected]
- Telefonoa: +34 626 141 767