Izena eta logotipoa

Izena eta logotipoa

Gure bizitzak markatuko dituen bidaia bat izanik, proiektu honek izen edo logotipo baten beharra zuela sentitu genuen.

Izenak motza eta originala izan behar zuen, gure proiektuarekin lotura zuzena zuena. Egia esan nahiko azkar otu zitzaigun Biziz izena. Gure bidaiaren bi oinarri nagusiek osatzen dute. Bizikleta eta kultura ezberdinak bizi. Bizikletaz bizi, Biziz.

Logotipoa sortzea ez zen horren lan erraza izan. Buruari buelta dezente gehiago eman behar izan genizkion. Diotenez, inspirazioa bilatu egin behar izaten da, ez da bat-batean sortzen den zerbait izaten. Beraz, lanari ekin genion.

Lehen saiakerak bazuen bere xarma, eta bidaiaren kontzeptu nagusiak ere biltzen zituen. Bigarren eta hirugarren bertsioetan Biziz izena logotipoaren parte bilakatu genuen. 

Hala ere, koloreek ez gintuzten guztiz konbentzitu eta zuri beltzeko azken bertsio bat sortu genuen. Gu azken honekin geratu gara, asmatu al dugu?

Azken bertsio honekin oso gustura ginela ikusita, Pelloren arrebak kamiseta bana oparitu zigun bidaia hasi aurretik. Modelo lanetan ibili gara zuei erakusteko. Gu oso gustura gaude itxurarekin eta ilusio handiz jaso genuen oparia. Mila esker Maddi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude