Zientzia fikzioko dantzaren inguruko trilogia bateko bigarren lana da gaur Bilboko Guggenheim museoan aurkeztuko den ikuskizuna: GU-Nosotros, los héroes. Carla Fernandezen proiektua Eusko Jaurlaritzak arte sortzaile eta mintzaira eszeniko berriak sustatzeko Dantzan Bilaka programaren barruan aurkitzen da, eta BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren harira antolatu dute.
Bilbon finkaturiko koreografo mexikarraren ikuskizuna argiaren, gorputzaren eta soinuen diseinu errealaz harago doan dimentsio batekoa da: balizko giza bilakaeraren utopia batean kokatzen da, eta etorkizuneko bi izakiren harremanaren eta elkartze erritualaren inguruan hitz egiten du. Artistaren aurreko lanei jarraiki, giza gorputza izango da sorkuntza eszeniko eta ikus-entzunezkoaren erreminta. Lan horretan, eszena bakoitzerako soinu eta argi bereziak sortu nahi izan ditu. Aurretik grabatutako doinuak edota dantzan dabilen gorputzak mugimendu bakoitzarekin sortuak.
Gaurkoa ez da Fernandezek BAD jaialdiaren harira eskainiko duen ikuskizun bakarra, hilaren 29an, Bilboko Alondegian, Bárbara II movimiento lana ikusterik izango baita.
'GU-NOSOTROS LOS HEROES'
Non. Guggenheim museoan, Bilbon.
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Mugitu, gelditu eta miretsi
Carla Fernandezen 'GU-Nosotros los heroes' lana egongo da gaur Guggenheim museoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu