Onddoak papillote erara

JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2012ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

Osagaiak 4 pertsonentzako

800 g onddo

2 baratxuri ale

Oliba olio birjina

Gatza

Perrexila

Beroarekin batera iritsi dira onddoak, aurkitzen dituenarentzat. Era askotara presta daitezke, gaurkoan berezi bezain erraza den errezeta bat egingo dugu. Onddoak garbitu, eta xafla finetan moztu. Baratxuri aleak ere zuritu, eta horiek ahalik eta pusketarik txikienetan moztu. Perrexila xehatu eta gorde.

Labea berotzen jarri 200 gradutan. Berotzen den bitartean, papillotea egiten hasiko gara. Horretarako, labeko erretiluan zilarrezko papera jarri —edo, ahal izanez gero, laberako paper sulfurizatua, egokiagoa baita—.

Paperaren gainean onddoak zabaldu, eta bertara gatza gehitu, baita perrexila eta baratxuriak ere. Oliba olio zorrotada bat bota, eta papera poltsatxo baten itxura emanez ongi itxi. Oso garrantzitsua da paperaren tolestura hori ongi egitea, onddoek botatzen duten lurrin guztia poltsaren barruan gelditzeko eta zapore guztia mantentzeko.

Papillotea labean sartu, eta bertan mantendu 10 bat minutuz. Ondoren atera, eta, irakin ondoren, jateko prest dago jadanik; plater nagusi gisa, edo baita beste jaki baten laguntzaile moduan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.