4 pertsonarentzako osagaiak:
Arroz bonba (400 g)
Dozena bat txipiroi txiki
Kalabaza bat
Ziazerba sorta bat
Azenario bat
Tipulin bat / Bi baratxuri ale
Tomatea
Oliba olio birjina / Gatza
Parmatar gazta
Koilarakada bat gurin
• Txipiroiak garbitu eta zati txikietan moztu.
• Kalabazina eta azenarioa garbitu, azenarioa zuritu eta biak karratu txikietan moztu. Baita tipulina eta baratxuri aleak ere.
• Lapiko batean txorrotada bat oliba olio bota eta ongi berotu ondoren, gehitu txipiroi pusketak bertara. Pare bat minutuz erregosi eta pixpal baten laguntzarekin guztiak atera eta gorde. Lapiko berean beste olio txorrotada bat gehitu eta bertara barazki guztiak gehitu. Gatz pitin bat bota. 20 bat minutuz erregosi su motelean.
• Ondoren, tomatea eta ziazerbak moztu zatietan, eta lapikora gehitu. Beste bost minutuz erregosi, eta nahastu. Ondoren, arroza gehitu, eta ura bota, arrozaren kantitatearen hirukoitza. Beste gatz pixka bat bota, eta irakiten hastean gorderik geneuzkan txipiroi zatiak ere bertara nahastu. Irakiten eduki 20 minutuz. Kontuan hartu bost minututik behin arroza ongi nahastu behar dugula.
• Sua itzali, 100 bat gramo parmatar gazta birrindu eta koilaraka-da bat gurin gehitu eta nahastu beste pare bat minutuz. Dagoeneko prest izango dugu risotoaren itxura berezi hori dastatzeko. On egin!