Elikadura. Eko-tik

Zuzeneko salmenta, kultura erosten

2012ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Azken urteetan elikadura ohiturak asko aldatu dira gure gizartean. Gaur egun aurkitu ditzakegun elikagai desberdinen eskaintza izugarria da produktu eraldatu zein freskoetan. Izan ere urteko edozein sasoian topatu dezakegu nahi ditugun fruta eta barazkiak, adibidez.

Aldaketa hain handia izan da sasoi bakoitzean ze fruta edo barazki ematen diren, arkumeak noiz jaiotzen diren, etab. Erabat astuta dagüela. Hau da kontsumitzeko erak gure osasunean, ingurumenean eta bizimoduan eragina izan duen arren gure kulturan ere eragin zuzena izan du.

Baina ez da hori bakarrik kultura aldetik ematen ari den gaitz bakarra. Gure paisaietan ere aldaketa ugari ikusteko aukera dugulako, gure baserrien desagerpena hoietariko bat izanda.

Euskal Herriaren irudi desberdinetan pentsatzen jarri ezkero, hoietariko bat gure larre berde eta baserrientzako izango zela zihur nago. Hala ere, gaur egun oso gutxi dira baserritik bizitzen lortzen dutenak eta oztopo ugariekin topatzen dira bide hortan. Baserri guztiak ez direnez museo bihurtuko eta baserriak mantentzea behar kulturala bezala ikusten dugulako, baserrien eta baserritarren irudia bultzatzen saiatu beharko genuke kontsumitzaileek.

Baserriarekin harremana berreskuratuz gero ez dugu lortuko bakarrik kultura arloko gaiak landuko, gure osasuna, elikadura, ingurumena etab. zaintzen egongo gara.

Edozein momentutan edozein elikagai lortzeko aukera daukagun arren, izugarri nabaritzen dugu zer nolako desberdintasunak dauden produktu batzuk eta besteen artean. Zenbat aldiz entzun dugu: Tomate hau plastikozkoa dela ematen du! Edo fruta honek ez dauka zaporerik! Ez al gara kapritxoso batzuk beti elikagai guztiak eskura edukitzen nahi izaten, gero zapore gabeko eta bitamina eta mineraletan urriagoak diren ondo heldutu gabeko elikagaiak lortzeko? Ez al da hobeto garaian garaiko elikagaiak jatea eta hauek eskeintzen dizkiguten guztia aprobetxatzea?

Beste alde batetik nondik etortzen dira kontsumitzen ditugun elikagaiak? Nola izan dira ekoiztuak? Ongarri kimiko eta pestizidekin izan dira tratatuak? Ze lan baldintzatan ekoiztuak izan dira?

Galdera guzti hauen erantzun erakargarrienak gure baserrietan topatzen ditut. Zaporerik ez daukaten produktu kimikoez josita eta esklabu batzuk ekoiztutako elikagaiak erosi nahi ditugu? Modu ekologikoan, ingurumena errespetatzen eta Euskal Herrian ekoizten diren produktuak nahi ditugu ahal den neurrian.

Bertako produktuak kontsumituz gero bitartekariak murrizteko aukera dago eta baserritarrei soldata duin bat ordaintzeko aukera ere. Gure kultura, osasuna, ingurua, bioaniztasuna, baserriak, larre berdeak... mantentzeko aukera daukagu kalitate goreneko elikagai ekologikoekin.

Zuzeneko salmenta, eskutik eskurako bidea daukagu bideragarri eta fidagarriena. Kontsumo arduratsua, kalitatezkoa, ekologikoa lortzeko hurbildu zaitez zure herriko azokara, zure auzolagunen baserrietara, zure herrian sortuko den kontsumo taldera eta gozatu naturak ematen dituen oparietaz.

Nekazaritza ekologikoaz edozein zalantza edo galdera izanez gero:

Biolur-Gipuzkoa Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Gipuzkoako Elkartea.Tel.: 943-76 14 47

[email protected]

ENEEK - Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.Tel.: 902-54 01 65

[email protected]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.