Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Petanka

2012ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Rochefort-en erbesteratuta, Euskal Herritik urrun, babesean egongo nintzela uste nuen. Ordenagailura gutxitan hurbildu, La Rochelle-ko ostrari buruzko Maratila interesgarri bat bidali, eta alabekin petankan jokatu. Astebete out egotea, horra nire plana. Haatik, Realak jokatutako partidaren emaitza jakitearren sarera konektatu nintzen eta agur nire karta gazteluari. Izan ere, nola jakin gabe, PPko Gipuzkoako presidente Borja Semperren azken hitzen berri izan nuen: «Hauteskundeen ostean, ez dugu baztertzen EAJren eta Ezker Abertzalearen arteko akordio bat ezta aldebakarreko independentzia deklarazio bat ere». Akabo!!

Hasieran gogotik egin nuen barre, hain ozen non petankan ari zen kuadrillak bertan behera utzi zuen partida, nire buru osasunak kezkaturik. Geroago, ohean, ideia kitzikagarria iruditu zitzaidan, hain kitzikagarria non erekzio bat eta guzti izan bainuen. Eta, horrelako egoera batean kontraesana dirudien arren, ondokoa lotan egoteak ez zidan aparteko frustraziorik eragin: aldebakartasunaren kontzeptua ulertzen lagundu zidan.

Hurrengo egunean, hotzean, bestelako analisiak iritsi ziren. Bata objektiboa: Borjak bere merkatua dauka eta haientzat ari zen hizketan. Besteak, ordea, kezkatuta nauka. Izan ere, Borjak susmoa du EAJk eta Ezker Abertzaleak independentzia deklaratuko dutela.

Ez du esan, ordea, zer egingo duten beraiek, baina susmoa dut…

Badaezpada ere, nik petanka gomendatuko nieke…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.