Xabier Lasa.
Komunikazioa. Uhinetatik tiraka

Morrontzan zintzo

2012ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Ezustekoa.Xabier Garcia Ramsdenek Jose Vargas Kataluniako biktimen presidenteari hots egin zion. Elkarrizketa gozoa, konplikaziorik gabea zirudien kazetariarentzat, Hipercorrekoaren 25. urteurren egunari amaiera emateko. Baina hara non, Vargasek gaua hondatu zion Garciari azken unean. Adierazi zuen ETBk Kataluniako biktimei izugarrizko mina egin diela eragin duen zirku mediatikoagatik (Roberto Manrique eta Caride Simonekin Zaballako kartzelan egindako bileraren inguruan); izan omen dira bilketa gehiago (12), baina ez dela halako zirkurik antolatu. Garciak erreflexu ona eduki zuen, bere etxeari luzatutako mezu mingarriari ez ulertua eginez. Izan ere, zera galdetu baitzion orduan: agian zenbait biktimari ondo etorriko zaiela jakitea naturaltasunez egin daitezkeela bilketak kartzeletan. Kontua da Vargasek auzitan ez zuela jarri bilkurak naturaltasunez egin daitezkeenik, bilkura bati ETBk emandako tratamendua baizik.

PPrekiko aldaketa.PPk Lopezen gobernuari laguntza kendu dionetik gauzak aldatu dira REn. PPko liderren ahotsa gutxiago aditzen da irratian, eta esatariak askeago sentitzen dira eskuina kritikatzeko (albistegien tituluetan «Barcinaren gobernua auto batean kabitzen da» esatera ausartzen dira orain, esaterako). Hori bai, nagusiarekiko morrontzak bere horretan dirau. Agenda potoloa daukate agintarien orbitakoak direnekin osatua (historialariak, idazleak, tertulianoak, ekonomialariak, nazioarteko adituak…) eta etengabe erabiltzen dituzte. Kapaz dira iritzi politikorako garaia den ordu eta erdia agenda horrekin betetzeko lotsagorritu gabe. Astearte goizeko sekuentzia, esaterako, antologikoa da: Txema Urkijo (Biktimen bulegoa, bezperan Ganbara-n egindako elkarrizketako adierazpenak), Rafael Suso eta Laura Etxenike (hiru tertulianoetatik, bi), Jose Antonio Pastor (PSE) eta Florencio Dominguez (ETAren inguruko liburuaren egilea).

Sortu.Legeztatu dutela jakiten da arratsaldean, eta gau horretan, aski argi dago zer eskatzen dizun zintzotasunez egindako kazetaritzak. Bada, Ganbara-n Rodolfo Ares Barne sailburua gonbidatzea otu zitzaien. Une berberean, behintzat, Javier Perez Royo konstituzionalean aditua dena aditzeko aukera eduki genuen, Javier Vizcainok gonbidatuta (Gabon, Onda Vasca).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.