gorka julio
Komunikazioa. Irlen sarea

Lurraldebus gehiago

2012ko urriaren 11
00:00
Entzun
Gipuzkoako herrialdean urte batzuk dira jada Lurraldebus txartela (http://lurraldebus.net) erabiltzen dugula. Txartela dutenentzat merkeagoa da garraio publikoa. Gero eta gehiago erabili, orduan eta merkeagoa da bidaiatzea,betiere, gune eta bidaia eremu batzuen barnean.

Teknologikoki RFID txipak erabiltzen dituzte txartelek. Kontakturik behar izan gabe pasatzen dira irakurletik. Horrek asko errazten du erabilpena, eta beste txartel askorekin parekatuz gero arazo gutxiago ematen dituzte.

Adibide horrek erakusten du garraio publikoaren sustatzean teknologiak egin dezakeena. Horri esker, gero eta jende gehiagok garraio publikoa erabiltzen duela uste dut. Hala ere, urte batzuk badira proiektu hau sortu zenetik, eta zenbait gauza hobetuko nituzke.

Deskontuei begiratuz gero, azken urteetan eginiko aldaketak oso txarrak dira egunero lanera garraio publikoan doazen langileentzat. %70eko deskontua lortzeko lehen hilabetean 21 bidaia egin behar zenituen, eta orain 41 behar dira. Aldi berean, zenbatzeko, bidaia hartzen da kontuan, ez gastua edo kilometroak.

Ez dute gaizki aukeratu teknoplogia, baina erabiltzailea identifikatzeko bide bat ematen du, guztiz beharrezkoa ez denean. Bizkaian Creditrans zerbitzuan, identifikaziorik gabe, antzekoak dira onurak. Hala ere, RFID teknologia honek aukera gehiago ematen dituenez, pribatutasun kontrol handiagoak ezarri beharko lirateke. Txartel bakarraren filosofia hau sare-efektuarekin indartzen da. Sarean gero eta garraio gehiago eta eremu zabalagoan egon, hobe. Trenarekin, adibidez, oraindik ez dago era egokian integratuta; ordainketak egin daitezke, baina txartel arruntaren prezio berean. Beste garraio mota batzuek ere teknologia hau erabil dezakete edota erabiltzen dute, baina beste txartelekin. Donostian, adibidez, antzeko txartel bat erabiliz bizikletak maileguan hartu, ibili eta jasotzeko puntu batean uzteko aukera ematen duen dBizi zerbitzua dago. Zergatik ez bi txartelak bateratu?

Garraio publikoa benetan sustatu nahi badugu, garraio pribaturako proposatutako tarifa finkoek ere iritsi beharko dute garraio publikoaren eremura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.