gorka julio
Komunikazioa. Irlen sarea

Krisitik memera

2012ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Memetika memeen ikerketa formalaren ikerketa da. Memea soziologiaren modulu ebolutiboetan oinarrituz transmititzen diren unitate kulturalak direla esan daiteke, geneek eboluzio naturalean egiten duten moduan. Bizi garen mundu digitala etengabeko meme sortzaile bat da, eta Internet bidez meme horiek zabaldu, eboluzionatu eta hiltzen dira.

Memeak ez dira gauza arrotza, beharbada ezaguna egingo zaizue adibidez Gangnam Style bideoklipa (http://youtu.be/9bZkp- 7q19f0). Milaka pertsonak ikusitako bideo horrek 531.984.265 bisita izan ditu dagoeneko. Meme asko eta ezagunak jarraitzeko noizbait aipatu izan dugun webgune interesgarria http://knowyourmeme.com da.

Baina memeak baino gehiago, memeak bezala sare sozialetan garraiatzen diren krisiak ere oso interesgarriak dira, lehen pertsonan sufritzen ez badituzu noski. Horien aurrean nola jokatu erabakitzeak berebiziko garrantzia du, batez ere lehen uneetan. Horretarako, noski, adi egotea eta prest egoten jakitea beharrezkoa da.

Paula Vazquezek Twitterren izandakoa izan da azkenetarikoa. Ustez sarean bere telefonoa banatu eta jendearen deiak jaso ondoren, jendeari ez deitzeko eskatzen omenzion. Horretarako, jasotzen zituen zenbait deiren zerrenda ere publikatu zuen. Horrek, noski, jendearen aurkako erreakzioa eragin eta eragina areagotu zuen. Hala ere, zalantzak ditut nahita egin ez ote duen.

Beste kasu batek Marilo Montero TVE1 kateko aurkezlea izan du protagonista. Publikoki poztu zen hiltzaile baten organoak transplantatuko ez zirelako; ez omen zuen ziurtasunik haren arima hartzailearengana igaroko ote zen ala ez. Noski, berriro ere Twitter sutan jarri da bromak eginez eta berriro ere krisia areagotuz.

Krisi mota horiek guztiak Streisand fenomenoaren oso antzekoak dira. Barbara Streisandi berari horixe gertatu zitzaion, baina bera eduki bat zentsuratzen saiatu zen, eta horrek aurkako efektua izan zuen Interneteko jendearengan, edukia gehiago zabalduz.

Horrelako krisiak Interneteko ekosistemak informazioa zabaltzeko duten eragatik normalak dira. Krisiak saihestea garrantzitsua da, baina hori baino garrantzitsuagoa da mundu honetan transmititzen diren, meme bihurtzen diren ideiak gehien zabaltzen direnak direla jakitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.