Maratila
Itzultze 1
Louis-Lucien Bonapartek Salomonen Kantiken Kantika itzularazi zuen euskalki frankotara. Hamahiru edizio izan zirela dio Lacombek, baina bederatzi direla zinez. Kontsidera daitekeelako lau « berredizio hobekituak » direla («on peut les ramener à neuf, quatre d'entre elles n'étant que des rééditions améliorées»). Lehen edizioa Londresen agertu zen: Canticum Canticorum Salomonis tribus Vasconicæ linguæ dialectis in Hispania vigentibus versum. Opera et studio Joseph A. de Uriarte et Ludovici L. Bonaparte. Londini 1858. Itzulpen batzuk ez ziren burutu Louis-Lucien Bonapartek ez zukeelako gehiago dirurik haien finantzatzeko (falta direla, dio Lacombek, Nafarroa Garaiko mintza molde batzuk hala nola Aezkoakoa, Salatzarrekoa, Erronkarikoa...). Itzulpen batzuk, bestalde, ez ziren inprimatu. Bruno Etxenikek 1862an baztaneraz kaligrafiatu zuena, adibidez. Bonapartek Baztango mintza moldea lapurteraren barne kokatzen du 1881etik landa dio Lacombek ez dela harritzekoa azpimarratuz. Luzaz Baztan eklesiastikoki Baionako apezpikutegiaren menpe izan delako, dio. Bestaldetik, dio, Lapurdiko, Nafarroa Behereko etaBaztango jendeen artean izan direla beti ezkontzak. Mintzatzeko moldeak idurikoak direlarik. Eta, bereziki, ohartarazten du fronterako jendeak direla: «Eta hori dela gehienetan fronterako euskaldunek beren burua, besteek baino gehiagotan beharbada, frantses bezala ala espainol bezala baino, lehenik euskaldun bezala dutelako ikusten». (Et cet état de choses tient à ce que les Basques de la frontière se considèrent en général, à un degré peut-être plus grand que leurs congénères, comme étant Basques avant d'être Français ou Espagnols).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu