Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Hautagaia

2012ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Zur eta lur geratu nintzen astearteko Teleberria ikusten. Antza, aurki izango dira hauteskundeak Yemenen eta, ETBko berriemaileak jakinarazi zigunez, hautagai bakarra —adostutakoa, hori bai— aukeratu ahal izango dute yemendarrek. «Bitxia» iruditu zitzaidan hasieran, baina are bitxiagoa hautagaiaren profilaren berri izan nuenean.

Ez zela posible pentsatu nuen. Bietako bat: edo berriemailea txantxetan ari zen edo, bestela, profil hura Goenkaleko gidoilari baten garun zorrotz eta luma sutsutik—adjektibook palindromoak dira, alderantziz irakur litezke inolako arazorik gabe— ateratakoa zen.

Antza, adostutako hautagaia presidente-ordea izan da azken 18 urteotan. Huskeria, kontuan hartzen badugu aurreko presidenteak 33 urte zeramatzala agintean. Gaztetan jeneral komunista izandakoa, egun ez da kalera ateratzen atentatuen beldur omen delako —ezta Yemen Bronx balitz ere!— eta ez du mitinik egiten ez omen dakielako jende aurrean hitz egiten. Eta —hauxe onena!— bere ezaugarririk behinena azken urteotan erabaki politikorik hartu ez izana omen da.

Harridurak, baina, haserreari eman zion bidea. Izan ere, nago berriemaileak aukera bikaina galdu zuela. Halako pertsonaia aurrean edukita… zer kostatzen zitzaion ba profil horri epiteto batzuk gehitzea? Nik zer dakit… «zital», «alproja», «kalamidade», «xinxangre»…

Ai ene, horrela jarraituz gero gure telebista ez da inoiz Telecincoren mailarairitsiko…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.