Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Euripean

2012ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Oraingoan, bai. Oraingoan, argi eta garbi daukat zer izan nahi dudan handitzean. Bai, arrazoi duzue, ez da lehenengo aldia hitz hauek berberak erabiltzen ditudala gure txoko honetan, baina badut garaia arrastoan sartzeko eta erabaki bat hartzeko. Oraingoan ez dizuet hutsik egingo, ez horixe! Gaurkoa behin betikoa izango da, ez izan dudarik!

Jaun-andreok… handitzean publizista izan nahi dut.

Ez pentsa, baina, edonolako publizista izango naizenik. Gauzak ahalik eta ondoen egitearen aldekoa naizenez, mailarik gorena dut helburu, eta, jaungoikoak —eta ordainketa ez-legal batzuk— lagun, luze gabe Kutxabank-eko publizistarik onena izatera iritsiko naiz. Ez zait lanpostu hoberik bururatzen.

Zeinen ondo pasatzen duten euren lan bileretan! Egun osoa barrez lehertzen, eta, are garrantzitsuagoa, egun osoa irudimenari bidea ematen! Urrunera jo gabe, Euripean aurrezten leloak Oscar bat merezi duelakoan nago. Posible al da era dibertigarriagoan eta —era berean— era biribilagoan gure gizartearen errealitatea islatzea? Eta zein hitz, zein adjektibo erabili Kutxabank hegaz doa kanpaina definitzeko, maisu-lana ez bada? Mario Fernandez bera izan dute inspirazio iturri, ziur!

Ez dakit zuek baina nik ordainduko nuke Jubilatu zaitez alemaniarrak bezala asmatu zuen publizistaren ondoan lan egiteagatik. Izan ere, halako umorea, halako bizipoza, eta halako zoriontasuna duen lankiderik ez dut beste inon aurkituko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.