Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

David Cameronen memoriak

2012ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
…Orain, hainbeste urte pasa eta gero, barregura ematen digu. «Hi, Jhon —esan ohi diot MI5-eko burua zenari—, gogoratzen haiz espainiar ero hark deitu zigun egunaz? Zelako sustoa eman ziguan kabroiak!».

Egun hartan, ordea, barrerik ez. Tentsio handiko egunak ziren. Alex Salmond, Eskoziako Lehen Ministroa zena, independentzia eskatzeko erreferenduma egin nahian zebilen. Guk bagenekien Eskoziako nazionalistek denbora behar zutela. Zenbat eta gehiago atzeratu erreferenduma, orduan eta jende gehiago independentziaren alde. Orduan, hordagoa bota nuen. «Hi, Alex, erreferenduma nahi al duk? OK, baina urte eta erdiren buruan egin beharko duk». Kontraesana zirudien arren, erreferenduma aurreratzea ona zen guretzat. Ez genuen saihestezina zena—Eskoziako independentzia, alegia— saihestuko, baina behintzat erabakia hamarkada batez atzeratuko genuen, eta ez zen gutxi.

Eta halako batean, bulegoan nengoela, dei hura jaso nuen. Ea zertan ari nintzen, ea burutik ote nengoen, horrelakorik ezin zela egin, ostia pare bat merezi nuela, lehenago eta geroago harrapatuko ninduela Bruselan, edo Londresen… Txunditurik geratu nintzen, sinetsi ezinik. «Ni Erresuma Batuko presidentea naiz —pentsatu nuen—. Edozein erok telefonoa hartu eta zuzenean nirekin hitz egitea lortzen badu, gure segurtasun neurriek ez dute piperrik ere balio».

Geroago jakin genuen Mariano zela.

Hura ere saihestezina zena saihestu nahian zebilen…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.