gorka julio
Komunikazioa. Irlen sarea

Ama eta liburu elektronikoa

2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Aste honetan liburu azoka batean egon naiz, Internetez erosi nuen liburu elektroniko bat erosi dudan aste berean. Espero ez nuen sentsazio bat izan dut bertan; liburu interesgarriak zeuden (Euskal hiria; reflexiones sobre la ciudad y las ciudades vascas ), baina paperezko liburu bat erostea niretzako traba bihurtu da. Edukiak asko interesatzen zaizkit, baina asko mugitzen naizenez, eduki asko leku gutxian eramateko beharra ere badut.

Uste dut gertatzen zaidan hau gero eta jende gehiagori gertatuko zaiola. Liburuak irakurtzeko gailuak gero eta merkeagoak dira, eta hainbat motatakoak daude. Tinta elektronikoa erabiltzen duten liburu elektronikoek liburu arrunt batek eskaintzen duen erosotasuna ematen dute. Interneten apur bat ibili eta denbora luzez irakurtzen pasa behar ez badugu, tableta merke asko dago, eta horiek ere liburu digitalak irakurtzeko aukera ematen dute. Horietatik kanpo ere tableta arruntek, pantaila handiko sakelakoek eta ordenagailu eramangarriek ere aukera ematen dute honetarako.

Hala ere, oraindik ere muga handi bat dago: edukia. Eduki guztia ez dago digitalizatua; gezurra digitalizatua badago liburuaren edizio prozesu guztia horrela izaten da, baina gero ez da liburu digital gisa argitaratzen. Euskararen kasuan hori oraindik larriagoa da, eta, Susarena bezalako salbuespenak izan ezik, prezioak eta liburuei ezarritako giltzatakoak ez dituzte batere erakargarri egiten.

Prezioaren kontuan, batzuk BEZari egozten diote ardura. Egia da liburu arrunt bati ezartzen zaion %4 izan beharrean %18 dela, baina horrek ez du justifikatzen. Argi dago liburuaren industria prozesua mantsotzen saiatzen ari dela, negozio eredu baten bila dabilen bitartean. Harpidetza ereduak, zerbitzu gehigarriak, erraztasunak, prezioak... Hori guztia mahai gainean jarri behar da.

Amak erakusten dizkiodan gailu guztiekin normalean interes gutxi erakusten du, baina oraingoan ezberdina izan zen.Espero ez nuen erreakzio bat izan zuen; normalean interes gutxi erakusten du, baina oraingoan interes bereziz jarraitu zidan. Berehala ulertu zuen zertarako zen, baita nola erabili ere.

Horrek adierazten dit erabakiak hartzeko momentua dela. Bestela ere, kulturak beti bere bidea aurkitzen du: http://epubgratis.net.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.