Albisteak
2012-12-13
�Egoerak eskatzen duen gobernu indartsua� osatzeko ahaleginik ez duela egin aurpegiratu dio Lopezek Urkulluri. �Berria� balitz bezala azaldu arren �iraganean kateatuta� dagoela leporatu dio EH Bilduri
2012-11-08
EAJren esanetan, �ez luke zaila izan behar� PSErekin �akordio batzuk egiteak�, baina �ez da erraza izango� elkarrekin gobernatzea. EH Bilduk adierazi du ez dagoela aukerarik jeltzaleekin gobernua osatzeko
2012-10-31
Buruzagi sozialistak esan du �abertzaleen erronkari� aurre egiteko estrategiaz hausnartu behar dutela
2012-10-24
Emaitza txarrei buruz hausnartzeko, Nazio Batzarra bilduko da asteartean, eta datorren urte hasieran Kongresua egingo du PSEk. Lopezek alderdiaren buru izaten segitu nahi du, eta oraingoz legebiltzarkide izango da
2012-10-23
Pastorrek aitortu du aurreikuspenak ez direla bete eta herritarrek PSE-EE oposizioan jarri dutela
2012-10-22
Hiru urtean 100.000 boto eta bederatzi aulki galdu baditu ere, �lehen gobernu sozialistaz� harro agertu da Lopez
2012-10-20
PSEko lehendakarigaiak ETAren biktimen memoria oinarri duen bizikidetza galdegin du, �berriro gerta ez dadin�
2012-10-19
Lopezek esan du sozialisten lau urteko agintaldian murrizketarik ez dela egin eta ez dela egingo
2012-10-18
Forondako aireportua lanean nahi duela nabarmendu du PSEk, "astean zazpi egunetan eta 24 orduz".
2012-10-17
PSE-EEren hautagaiak uste du independentzia gaiekin �bueltaka� ari direla EAJ eta PP, hala krisiaz ez hitz egiteko
2012-10-16
EAEko Lurralde Historikoen Legea aldatzea galdegin du, �baliabideak xahutzea saihesteko�
2012-10-14
PSEko gazteekin batu da Lopez; �neoliberalismo aseezina� eta �EAJk eta Bilduk ekarriko luketen geldialdia� salatu ditu
2012-10-13
Intxaurrondora joan da Lopez, metroko geltoki berrira; inauguraziorik ezin izan zuen egin, eta mitina egitea erabaki du
2012-10-12
Errauste planten kontra jardun du Ezker Batuak, kutsagarriak direlakoan; Gipuzkoan horrelakorik ez eraikitzeko eskatu du
2012-10-12
Osasun arloko hainbat ordezkarirekin egin du ekitaldia PSEko buruak; �doikuntzak� izan ditu ahotan, ez murrizketak
2012-10-11
Enpresak sortzeko erraztasunak eman nahi ditu PSE-EEk; besteak beste, Ekintzaileen Euskal Agentzia sortuz
2012-10-10
�Eskubide berberak dituzten pertsona desberdinen� arteko akordioaren alde egin du PSE-EEk
2012-10-09
Gizarte Segurantzako Espainiako kutxa bakarrari eutsi nahi dio PSE-EEk, �Euskadin pentsioak bermatzeko�
2012-10-07
Gonzalezen ustez, herri espainiarrari dagokio erabakitzea, eta �etsipen arriskutsua� sor dezake independentismoak
2012-10-06
Ajuria Eneari eusten badio herritarren parte hartzea bermatuko duela esan du PSEko lehendakarigaiak