Albisteak
2012-12-19
Jaurlaritzak bi milioi aurreztuko ditu Jaurlaritzak goi kargudunak %20 gutxituta. Urkulluren gobernuak iragarri du datorren urteko uztaila baino lehen moldatuko dela sozietate eta enpresa publikoen egitura.
2012-12-18
�Euskadiren zerbitzura eta legearen arabera leial� ariko direla hitzeman dute gobernuko zortzi sailburuek, karguaz jabetu direnean. Lehendakariak adierazi du �talde lana� izango dela Jaurlaritza berriaren iparrorratza
2012-12-16
Familia, alderdikideak eta lagunak alboan izan ditu I�igo Urkullu lehendakariak kargua hartzeko zeremonian. Haien babesa ez ezik, juntetxearen sarreran hamaika herritarren babesa ere jaso du, baina kexak ere entzun behar izan ditu Jaurlaritzako buru berri
2012-12-16
�Jaungoikoaren eta gizartearen aurrean apal-apalik� agertuta hartu du Eusko Jaurlaritzako lehendakari kargua Gernikan. Euskaraz baino ez du zin egin, Estatutuaren eta Bizkaiko Foruaren ale banaren gainean
2012-12-15
Gobernu berriko sailburuen artean daude Arantza Tapia, Ricardo Gatzagaetxebarria, Juan Mari Aburto eta Ana Isabel Oregi. Zortzi sail ditu Jaurlaritza berriak; parekidea da, eta sailburu ia denak euskaldunak dira
2012-12-14
1936an Agirre lehendakariak kargua hartu zuenean erabilitako sinboloak berreskuratuko ditu bihar Urkulluk. Hautatu, baina, atzo hautatu zuten, agendan gorriz markatua zeukan egun batean.
2012-12-13
EAJko lehendakarigaiak adierazi du Eusko Legebiltzarra izango dela hitzarmenak egiteko foroa
2012-11-13
Eredu sozio-ekonomikoak urrundu du EAJ EH Bildutik: �Aldaketa erradikala planteatzen du�, azaldu du Mediavillak. PSEtik, ez zaio �gobernatzeko era� gustatu; halere, itunen legealdia izatea espero du EAJk
2012-11-09
�EAJko 27 legebiltzarkide baino gehiago batzeko gai den bestelako aukerarik� ez dagoela uste du lehendakarigai jeltzaleak. Bigarren bilera saioari ekin diote jeltzaleek oposizioarekin, akordioak lortze aldera
2012-11-06
Andoni Ortuzarrek adierazi du EAJ taldeen erantzunen zain dagoela, eta aste honetan bigarren bilera sorta egingo dutela. EAJren lehentasuna �akordio zabalak� lortzea da, gobernu formula zehaztea baino gehiago
2012-11-02
EAJk Jaurlaritza bere kabuz osatzeko eta oposizioko alderdiekin akordioak egiteko aukera indar hartzen ari da
2012-11-01
Krisia gainditzeko, bakea lortzeko eta autogobernuan sakontzeko proposamena egin die EAJk gainontzeko taldeei. Instituzio guztietako 2013ko aurrekontuak bermatzea izango da jeltzaleen lehentasuna
2012-11-01
Lehen bilera saila amaituta, alderdien erantzunaren zain dago EAJ; datorren astean espero du mintzaideen iritzia. Akordioetarako �oinarri sendo nahikoak� badaudela iruditzen zaio lehendakarigaiari
2012-10-25
Jeltzaleek datorren astean hasiko dituzte elkarrizketak alderdiekin, akordioak lortze aldera
2012-10-23
BBBko buruak dio gobernatzeko formulez hitz egiteko �goiz� dela baina ez dutela ezein aukera baztertzen
2012-10-23
Raxoirekin, Rubalcabarekin eta Masekin hitz egin du Urkulluk, eta harremanak hasi ditu ordezkaritza duten taldeekin. Gobernu ituna egin edo unean uneko akordioekin aritu aukeratu beharko du EAJk
2012-10-22
�Herri hau edozein alderdi eta ideologia baino handiagoa� dela frogatu dela adierazi du, eta, beraz, elkarlanean aritu behar dela. Egonkortasuna eskuratzea ezinbestekoa dela-eta, �bihar denok lanera�, esan du
2012-10-22
2012-10-20
Bere burua lehendakari jo du ekitaldi bero batean, eta azken orduetan boto bila aritzeko eskatu die militanteei
2012-10-19
Merkatariekin izan da jeltzalea, eta esan du Raxoik bultzatutako �erabateko liberalizazio neurrien� aurka dagoela