Hauteskunde emaitzen mapa, herriz herri, nagusitu den alderdiaren arabera.
Mapa interaktibo honetan hauteskundeetako emaitzak ikus daitezke, herriz herri. Hasierako ikuspegian, herri bakoitzean nagusi izan den alderdiaren araberako mapa ikus daiteke. A10 eta A28 botoien bidez, 2019ko azaroaren 10eko hauteskundeetako emaitzak edo apirilaren 28koak aukeratu daitezke. Ordenagailuan, herri bateko emaitzak ikusteko sagua herri horren gainean jarri behar da. Telefonoan, berriz, ukitu behar da herriaren eremua. Halaber, herri jakin bat bilatzeko eskuinean eta goian dagoen bilatzailea erabil daiteke.
Alderdi baten botoia sakatu edo ukituz, alderdi horrek herriz herri lotutako boto ehunekoaren araberako mapa osatuko da, alderdi horren zabalkundea erakutsiz. Parte hartzearen botoia sakatuz edo ukituz parte hartzearen maila bistaratuko da herriz herri. Hasierako ikuspegira itzultzeko, Alderdi irabazlea deituriko botoia sakatu edo ukitu behar da. Emaitzen datuak Espainiako Barne Ministerioak hedabideei zuzenean eskainitakoak dira.