Hauteskunde emaitzen mapa, atalez atal, nagusitu den alderdiaren arabera.
Mapa interaktibo honetan datuak hauteskunde-atalen arabera erakusten dira. Hauteskunde-atala udalerria baino txikiagoko lurralde unitate bat da, hauteskunde prozesuak antolatzeko erabiltzen dena. Kasu gehienetan, ez dator bat auzoen eremuekin, baina balio du gertuko eremuetan boto banaketa bistaratzeko.
Hasierako ikuspegian, atal bakoitzean nagusi izan den alderdiaren araberako mapa ikus daiteke. A10 eta A28 botoien bidez, 2019ko azaroaren 10eko hauteskundeetako emaitzak edo apirilaren 28koak aukeratu daitezke. Alderdien botoien bidez, alderdi nagusiek zein ataletan egin duten gora eta zeinetan behera ikus daiteke. Emaitzen datuak Espainiako Gobernuko ordezkaritzek eskainitakoak dira.