Belokiren amets zapuztua
Polito hasi zuen iaz Tourra Joseba Beloki txirrindulari lazkaotarrak. Inoiz baino hurbilago ikusi zuen Amstrong mendean hartu eta Tourra irabazteko aukera, baina ametsa hatzar puntekin ukitu ostean, uztailaren 14an mendate bat jaisten ari zelaizan zuen erorikoarekin guztia amildu zitzaion goitik behera. Taldeekin izan dituen tira-birak tarteko, aurten ez du Tourrean parte hartuko.
0000-00-00
Efe
Iban Mayo, faboritoen artean
Dauphine Libere proban erakustaldi handia egin zuen Iban Mayo Euskaltel-Euskadiko txirrindulari bizkaitarrak ekainaren hasieran. Amstrong bera gainditu zuen erlojupekoan, eta, halaber, lasterketa irabazi zuen. Hori dela eta, Tourra irabazteko faboritoen artean kokatu dute askok Mayo.
0000-00-00
Efe
Mediku azterketa Jean Ullrichi
Ullrich alemaniarra da Tourrean punta-puntan ibiltzeko beste hautagaietako bat. Ohiko mediku azterketa egin diote uztailaren 1ean Liejan (Belgika), hau da, aitzin etapa lehiatuko den lekuan.
0000-00-00
Efe
Amstrong gogor saiatzen
Tourra seigarrenez irabazi eta marka guztiak apurtzeko asmoa du Amstrong estatubatuarrak. Taldekideekin entrenatzen ageri da uztailaren 1ean Liejan ateratako argazkian.
0000-00-00
Efe
Euskaltel Tourrera bidean
Euskalte-Euskadi taldeak ekainaren 28an hartu zuen Tourrerako bidea. Iban Mayo eta Haimar Zubeldia ageri dira autobuseko atean.
0000-00-00
Jon Hernaez / Argazki Press
Mayo bizikleta probatzen
Tourra hasi baino bi egun lehenago Liejan (Belgika) bertan ibili da Euskalteleko Iban Mayo aitzin etapan erabiliko dituen bizikletak probatzen.
0000-00-00
Efe
Mc Ewen bigarren etaparen irabazle
Lotto-Domoko txirrindulari australiarrak, Robbi Mc Ewenek, Frantziako Tourraren bigarren etapa irabazi zuen sprintean.
0000-00-00
EFE
Euskaltel tropelaren buru
Euskatel-Euskadik lan gogorra egin zuen Frantziako Tourraren bigarren etapan. Behin baino gehiagotan tropelaren ardura hartu zuen Iban Mayoren taldeak.
0000-00-00
EFE
Haselbacher minez
Irudian Gerolsteiner taldeko Rene Haselbacher lurrean odoletan Tourreko seigarren etaparen amaieran, Angersen. Etapa ia guztietan izan diren erorikoak oso arriskutsuak izan direla erakusten digu irudi honek.
0000-00-00
EFE
Errepidea infernua da!
Askotan esaten dute txirrindulariek errepidea infernu bilakatzen dela, batik bat mendiko etapa gogorrenetan. Bada ezin da infernurik egon deabrurik gabe; eta hementxe dugu Giroan eta Tourrean hain famatu egin den Deabrua, Didi Senft alemana.
0000-00-00
EFE
Txirrindari azkeneko begirada
Thomas Voeckel liderrra txirrinda azkenekoz begiratzen ari da etapa hasi aurretik. Tresna ezinbestekoa baita txirrinda txirrindularientzat eta ahalik hobekien zaindua egotea komeni da. Arazo handirik ez zituen izan Voeckler txirrindarik etapa osoan.
0000-00-00
EFE
Hildako laguna oroimenean
Richard Virenque Quick Stepeko txirrindulariak hildako lagunari eskaintzen etapa garaipena. Hildakoa Festina taldeko masajista Noel Saviron da, Virenque Festinan egon zenean elkar ezagutu eta lagunak egin ziren.
0000-00-00
EFE
Landaluzek garaipena lortzekotan egon zen
I�igo Landaluze Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak garaipena lortzekotan egon zen. Ihesaldi luze baten protagonista izan ondoren helmugatik 20 metrora tropelak harrapatu zuen. Hurrengo batean izan beharko.
0000-00-00
EFE
Armstrong komunikabide artean
Armstrongek zaletuek eta komunikabideek espero zutena eskaini du gaur. La Mongieko aldapetan gora amerikarrak izerdia gogotik bota du, Parisen seigarren maillot horia jantzi ahal izateko.
0000-00-00
efe
Etaparako prest
T-Mobile taldeko Erik Zabel txirrinda gainean jartzen etapa hasi aurreko sinadura bilketan egon ondoren. Egunero pasa behar dute sinadura kontrola txirrindulariek etapa hasi aurretik, ez badute pasatzen Tourretik kanpo gelditzen dira.
0000-00-00
EFE
Csc taldea Armstrongen bizkartzain
Csc taldeak lan handia egin du eta Lance Armstrong hurbiletik jarraitu dute Pirineotan gora. Csc taldeko Ivan Bassok irabazi du gaurko etapa
0000-00-00
efe
Iban Mayo ezinean
Plateau Beilleko etapak oroigarri tristeak utzi zituen Euskaltel-Euskadiko jarraitzaileetan, izan ere, Mayo ezinean ibili zen. Lasterketaren momentu batean Tourra uztekotan egon zen azkenean aurrera jarraitzea erabaki bazuen ere.
0000-00-00
EFE
Atseden egunean...atseden hartzen
Tourreko bigarren atseden eguna, horretarako, alegia atseden hartzeko aprobetxatu dute batek baino gehiagok. Adibide garbia ondoko irudia, T-mobile taldeko German Rolfek hotelaren kanpoaldean eserita atsedenaz gozatzen.
0000-00-00
EFE
Merezitako oparia Armstrongentzat
Sheryl Crow neskalagunaren musua merezitako oparia da Lance Armstrongek 15. etapan egindako lan eskergari. Izan ere, etapa eta lidergoa lortzeko lan handia egin behar izan baitzuen Armstrongek. Horrelako opariekin ziur seigarren Tourra irabazten saiatuko dela.
0000-00-00
EFE
Sufrimendua begi bistan
Tourreko 15. etapa oso gogorra izan zela argi erakusten du ondoko irudiak. Bertan Francisco Mancebo Illes Balearseko txirrindularia agertzen da Villard de Lanseko helmuga igaro ondoren.
0000-00-00
EFE