Voeckler sufritzen baina pozik
Asko sufritu behar izan zuen Voeckler Plateau de Beilleko igoeran baina bere helburua lortu zuen, elastiko horiari eustea hain zuzen. Sufritu, asko sufritu zuen Voecklerrek baina pozik bukatu zuen etapa.
2004-07-23
EFE
Tropela animatzen
Carcassonneko irteeran zaletuek txirrindularien tropela txalotu zuten. Hasiera bada ere, txirrindulariek sufritu beharko dutena ikusita, zaletuak animatzen hasten dira lehenengo kilometroan bertan.
2004-07-23
EFE
Euskaldun bat podiumean
Fassa-Bortoloko Aitor Gonzalezek irabazi zuen etapa. Euskaldun batek Tourrean irabazten duen lehen etapa izan zen.
2004-07-23
EFE
Armstrong galduta?
Ateden eguna izan dute astelehenean txirrindulariek eta txirrindan buelta bat ematera ausartu dira bat baino gehiago. Irudian Lance Armstrong dugu mapa begiratzen, galdua ote?
2004-07-23
EFE
Egoi Martinez garaipena behatz puntekin ukitu
Ihesaldi luze baten protagonista izan zen Egoi Martinez Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak. Bi kide izan zituen lagun ihesean, Fassa-Bortoloko Juan Antonio Flecha katalana eta Cofidis taldeko David Moncoutie. Azkenean, Moncoutiek irabazi zuen etapa.
2004-07-17
EFE
Cancellara Frantziako Tourraren lehenengo liderra
Fabian Cancellara Fassako txirrindulari gaztea zirrarari eutsi ezinik 2004ko Frantziako Tourraren aitzin etapa irabazi ostean.
2004-07-13
EFE
Erorika aintzin etapako erlojupekoan
Quick Step-Davitamon taldeko Michael Rogers txirrindulariak erorikoa izan zuen Tourraren aintzin etapako erlojupekoan. Hasierako etapatik arriskua agerian utzi zuen eroriko honek.
2004-07-13
EFE
Indurain Armstrong zoriontzen
Bost Tour irabazi dituzten gizon biak, Miguel Indurain eta Lance Armstron, aurrez-aurre egon ziren. Indurain Armstrong zoriontzera hurbildu zen. Kazetariekin hitz egiteko parada ere izan zuten.
2004-07-13
AP
Cancellarak lidergoari eutsi zion
Argazkian Fabian Cancellara Lance Armstrongni eskua ematen irteera baino lehen. Saiatu arren, U.S. Postaleko buru Lance Armstrongek ez zion lidergoa kendu Cancellara gazteari.
2004-07-13
EFE
Mayo erori eta ia lau minutu galdu
Iban Mayok ez zuen zorte onik izan. Izan ere, ondo kokatuta zegoela eroriko handi baten parean suertatu zen. Erorikoaren ondorioz Iban Mayok ia lau minutu galdu zituen, podiumetik urrunduz.
2004-07-13
EFE
Mc Ewen bigarrenean bai
Lotto-Domoko txirrindulari australiar Robbi Mc Ewenek lidergoa lortu zuen azkenean. Egun bat lehenagoko etapan lidergoa lortzen saiatu ostean.
2004-07-13
EFE
Armstrong lider taldekako-erlojupekoaren ostean
Lance Armstrongek lidergoa lortu zuen U. S. Postalek taldekako-erlojupekoan sekulako erakustaldia egin ondoren.
2004-07-13
EFE
T-Mobile talde lanaren eredu
Laugarren bukatu arren, Jaan Ulrich txirrindulariaren taldeak oso elkartua dabilela erakutsi zuen. Adibide argiena goiko argazkia, txirrindulari bakoitza egoki baino egokiago kokatuta dagoela.
2004-07-13
EFE
Gorputzaren beharrei erantzuten
Gutxitan ikusten den irudi bitxia, tropeleko hainbat txirrindulari barruak husten denak bat. Izan ere, gorputzak agintzen duenean men egin behar nahiz eta bizikletaren gainean egon.
2004-07-13
EFE
Ehiztaria ehiza aukeratzen
Afrikako Sakanatik hartutako argazkia dirudi ondorengoak, ezberdintasun birekin: ehiztaria argazkilari bat armaren ordez argazki kamera soinean daramala eta bestetik, 'animali taldea', Tourreko tropela. Badaezpada, ondo ezkutatu da argazkilaria soroan.
2004-07-13
EFE
Petacchiren Tourra, autoz
Fassa Bortolo taldeko txirrindulari Alessandro Petacchik Tourra autoz jarraitu behar izan zuen aurreneko etapan izandako erorikoaren ondorioz. Erorikoak eragindako kalteak ez zion jarraitzeko aukerarik eman.
2004-07-13
EFE
Pozzato pozik etapa irabazi ostean
Filippo Pozzato Fassa Bortolo taldeko txirrindularia, poz-pozik, zazpigarren etapa irabazi ostean. Neke keinuarekin, ez hain pozik, Iker Flores Euskaltel-Euskadiko txirrindularia eta Paco Mancebo.
2004-07-13
EFE
Paisaiaz gozatzek astirik ez
Txirrindulariek Bretainiako kostaldeaz gozatzeko ez zuten astirik izan. Zazpigarren etapak kostaldea zeharkatu zuen 204 kilometroko luzeerarekin.
2004-07-13
EFE
Erorikoen ondorioak agerian
Phonak taldeko txirrindulari German Bert Grabschek seigarren etapan izandako erorikoaren ondorioak bistan dira. Errepidearen kontra ez ezik, min fisikoaren kontra ere borroka egin behar dute txirrindulariek.
2004-07-13
EFE
Armstron irribarreari eusten
Lance Armstrong U. S. Postaleko buruak irribarretsu jarraitzen du lidergoa galdu arren. Tourra bukatzeko asko falta da oraindik eta ez du Tourra irabazteko itxaropenik galdu.
2004-07-13
EFE
Elkar laguntza taldearentzako ezinbestekoa
Txirrindulariek taldearen laguntza ezinbestekoa dute askotan, horren adibide ondoko irudia. Bertan, Phonak taldeko hiru txirrindulari elkarri laguntzen ari dira batak bestea bultzatuz.
2004-07-13
EFE
Txantxak egiteko astia
Argazkian agertzen diren Euskaltel-Euskadiko Iban Mayok eta Iker Cama�ok txantxak egiteko aprobetxatu zuten asteleheneko atseden eguna. Argazkian, urez betetako puztuki batekin balkoiaren azpitik nor pasa zain.
2004-07-13
EFE
Sakelako telefonoarekin 'gidatzen'
Saeco taldeko German Joerg Ludewig txirrindularia txirrindan zebilela telefono mugikorrarekin hitz egiten harrapatu zuten atseden eguneko entrenamenduan. Oraindik txirrindan ez dago debekatuta bizikleta gainean sakelako telefonoarekin hitz egitea, baina... nork daki!
2004-07-13
EFE
Amstrong bosgarrenez irabazle
Lance Amstrong txirrindulari estatubatuarrak irabazi zuen iazko Tourra, bosgarren aldiz, Anquetil, Merckx, Hinault eta Indurain handien marka berdinduz. Jan Ullrich (ezkerrekoa) izan zen bigarrena, eta Alexander Vinokurov (eskuinean) hirugarrena. Amstrongek seigarrena lortuko duenetz da aurtengo Tourreko zalantza handienetako bat.
0000-00-00