Lan gatazkak

Lau greba egun antolatu dituzte Arabako metalgintzako sindikatuek

Lanuzteak ekainaren 30erako eta irailaren 21erako, 22rako eta 23rako deitu dituzte ELAk, CCOOek, LABek, USOk, ESK-k eta CGTk.

Maiatzaren 18ko Arabako metalaren aldeko manifestazioa. RAUL BOGAJO / FOKU
Julen Otaegi Leonet.
2022ko ekainaren 20a
14:54
Entzun

Maiatzean egindako hiru greba egunen «arrakastaren» ostean, Arabako metalgintzako sindikatuek beste lau deialdi antolatu dituzte. Oraingoan, ekainaren 30ean eta irailaren 21ean, 22an eta 23an egingo dituzte lanuzteak. Horien helburua da SEA patronalarekin egin nahi dituzten negoziazioak desblokeatzea. Lau urte daramatzate sindikatuek lan hitzarmena berritzeko lanetan; ordea, diotenez, patronalak «bere horretan» dihardu.

Sindikatuek eskatu dute ekainaren 29rako aurreikusitako bilkura baino lehen beste bat egitea. Patronalari exijitzen diote soldatari dagokionez «benetako proposamenak» egiteko, KPIaren araberako igoerak eta subrogazio zabala bermatzeko, urteko lanaldia murrizteko, eta malgutasuna mugatzeko.

Bizkaian ere, kalera

Bizkaiko metalgintzako sindikatuek ere grebara deitu dituzte langileak, ekainaren 23rako eta 30erako eta uztailaren 1erako. Bertan ere «bloketatuta» daude negoziazioak –iaz arte egon zen indarrean duela hiru urte adostutako hitzarmena–. Sindikatuek «grebara joateko» ordua dela iritzi diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.