«Desbideratze bat egon da Ertzaintzan. Berreskuratu behar dugu polizia erakundea: demokratikoa, euskalduna eta herriaren zerbitzura dagoena». Hala esan zuen Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak asteartean, Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan.
«Ertzaintzaren barruan EH Bilduri boza ematen dion jendea egon badago, batzuentzat hori harrigarria bada ere». Otegik gaineratu zuenez, egun «ezker abertzaleko jendea sartzen» ari da Ertzaintzan. Hainbat polizia sindikaturen jarrera gaitzetsi zuen Otegik, eta Espainiako Poliziako Jusapol sindikatuaren moduan jokatzea egotzi zien. Buruzagi abertzaleak gogoratu zuen Telesforo Monzon egon zela Ertzaintzaren sorreran, eta gero HBko diputatua izan zela.
EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren hitzek hautsak harrotu dituzte sare sozialetan.
«Otegi Ertzaintza erreibindikatzen. Ikusteko sortuak gara. Tartean hil dituzten ertzainekin zer?», idatzi du, esaterako Pello Salaburu euskaltzainak. 1996 eta 2001 bitartean EHUko errektorea izan zen.
Otegi Ertzaintza ereibindikatzen. Ikusteko sortuak gara. Tartean hil dituzten ertzainekin zer? Justua zen hori? Nola isilik egon den...
— pello salaburu (@psalaburu) February 16, 2021
«Lotsagarria!! Auzolotsa negargarria!! Ké jeta!!», idatzi du Jose Manuel Bujanda Arizmendik. EAJko kide gisa definitzen du bere burua soslaian. ETApm-ko kidea izan zen 1973. urtetik, eta 1977ko amnistiarekin atera zen kartzelatik.
Lotsagarria !!
— Jose Manuel Bujanda Arizmendi (@JmBujanda) February 16, 2021
Auzolotsa negargarria !!
Ké jeta !!
Astelehenean bertan Otegik gogoratu egin zuen eguneko efemeride bat: «1997. urteko otsailaren 15ean, Ertzaintzak tirokatu egin gintuen Bilbon». Egun horretan bi pertsona balaz zauritu zituen Ertzaintzak, Bilbon. Herri Batasunak antolaturiko manifestazioaren parte hartzen ari ziren milaka herritarren kontra jotzean.
El 15 de febrero de 1997 la Ertzaintza nos tiroteó en Bilbao. Estos hechos también forman parte del relato de este país. pic.twitter.com/idVCENqzvZ
— Arnaldo Otegi ð;Â;ŸÂ”» (@ArnaldoOtegi) February 15, 2021
Ertzaintzaren sostengua adierazten duen irudi bat Twitterreko soslaian daukan Gotzal Gorbeña erabiltzaileak historia «berriz idaztea» eta «asmatzea» egotzi dio Otegiri. Ezker Abertzaleak urte luzez Ertzaintzari «etengabe eraso» diola adierazi du, eta, halere, ez duela lortu milaka gazte «erakunde noble eta ohoretsu» horretatik pasatzea.
Lo único atribuible a la I.A y su entramado durante años han sido los continuos ataques a la Ertzaintza, y ni por esas ha conseguido que miles de jóvenes vascos hayan pasado por este noble y honorable cuerpo.
— Gontzal Gorbeña (@gontzal71) February 16, 2021
No quiera reescribir la historia, y mucho menos inventarsela.
«Noble eta ohoretsu?», erantzun dio Javier Albiz erabiltzaileak. «Beste garai batean, 1937an, ziur. Gaur, gutxienez, eztabaidagarria da».
Noble y honorable? En otros tiempos, en el 37, seguro. Hoy en día es, como poco, discutible. https://t.co/W8kgmPGsQ0
— Javier Albiz (@jabialbiz) February 17, 2021
Badira, edonola ere, Otegiri independentismotik gaitzetsi diotenak Ertzaintzarengana hurbiltzeko eginiko saioa. Joxe izena erabiltzen duen batek harridura adierazi du: «Bistan da polizia nazional propioa beharko dugula. Eta baliteke okupatzen gaituzten atzerriko polizien materialaz baliatzea, eta, agian, pertsonez ere? Baina esatea atzerriko polizia horietako bat gure herriaren zerbitzura dagoela????».
Obviamente necesitaremos una policía nacional propia. Y puede que podamos aprovechar material, ¿incluso personal? de las distintas policías extranjeras que nos ocupan. Pero de ahí a decir que una de esas policías extranjeras es democrática y está al servicio de nuestro país????
— Joxe (@Joxe000) February 16, 2021
Manex Gurrutxaga erabiltzaileak, berriz, Ertzaintza erreformatzearen aukera baztertu du.
Eusko Jaurlaritza kudeatu nahi duenak Ertzaintzaren «gehiegikeriak zuzendu» nahi ditu. Iraultzak baina, estatu kapitalistaren indar armatuak desegin behar ditu, jabetza pribatuaren defentsak eta langileriarenganako bortizkeria sistematikoak mundu berrian ez daukatelako tokirik.
— Manex Gurrutxaga (@ManexGM) February 16, 2021