Hanka zati bat aurkitu dute Getxoko Arrigunaga hondartzan

Ertzaintza ikertzen ari da nondik iritsi den, eta ez dute hipotesirik baztertu. 

Arrigunaga hondartza, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2021eko urtarrilaren 11
09:32
Entzun

Ertzaintzak ikerketa bat hasi du atzo Arrigunaga hondartzan (Getxo, Bizkaia) aurkitutako hanka zatiaren jatorria ikertzeko. Orkatilaren eta belaunaren arteko zatia da. Ertzaintzak hainbat hipotesi ditu; besteak beste, desagertutako arrantzale bat izatea eta Euskal Herritik urrun itsasora eroritako norbait izatea. Halere, ez dute hilketa baten ondorio izan delako susmorik. 

Laborategian egingo dituzten proben bidez, aurkitutako gorpu zatiaren ingurukoak argitu nahi dituzte: adina, altuera, hil zenetik igaro den denbora... Era berean, DNA probak ere egingo dizkiote, desagertutako pertsonen eta irekitako kasuen datu baseetako datuekin alderatzeko asmoz. Halere, lehen proben arabera, hankak ez ditu labanaz moztuz gero izango lituzkeen markak.

 Getxoko herritar batek aurkitu zuen hanka, igandean, 09:30 aldera, Arrigunaga hondartzan, eta Ertzaintzari eman zion abisua. Egin beharreko lehen azterketen ostean, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.