Maiatzean, %62 jaitsi dira auto salmentak

2020ko ekainaren 1a
14:12
Entzun

Maiatzean 1.833 ibilgailu berri saldu dituzte Hego Euskal Herrian, iaz hilabete horretan baino 3.019 gutxiago (-%62,2).

Auto saltokiak maiatzaren 11n ireki zituzten, eta lehen egunetan izan zituzten bezeroak, atzeratutako erosketa asko zeudelako ixteko. Baina asteek aurrera egin ahala bezeroen joan etorria txikitu zaiela azaldu dute, pandemiak eragindako segurtasun ezari batu zaiolako krisi ekonomiko gogor bat.

Martxoa oso hilabete txarra izan zen, eta are okerragoa apirila, denden itxierak salmenta ia guztiak bertan behera utzi zuelako. Ondorioz, urtea hasi denetik 10.173 auto berri matrikulatu dituzte Hego Euskal Herrian, iaz baino %54,3 gutxiago.

Gasolina erretzen duten autoak dira oraindik nagusi, baina haien salmenta are gehiago jaitsi da (%60,5 urte hasieratik), eta, ondorioz, haien kuota %65,7tik %54ra jaitsi da azken urtean.

Diesel motordunak, berriz, %24,6 izan dira aurten (%23,4 iaz).

Askoz gutxiago jaitsi da beste motorren salmenta (elektrikoak, hibridoak, gasa...), %21,5 aurten. Haien merkatu kuota jada %18,5era heldu da (%10,7 iazko maiatzera arte).

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.