Klinika pribatuetan hildako hamabost gaixoren berri eman du Jaurlaritzak

Gaitzak jota, ospitaleratze berriak izan dira Hego Euskal Herrian, baina ZIUn dauden gaixoen kopurua beherantz doa. Espainiako Gobernuaren datuak ez datoz bat Nafarroako Gobernuak Jaurlaritzak emandakoekin.

Beroa izanda ere, maskara darabilte kalean herritar askok. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Maider Galardi
2020ko maiatzaren 29a
19:07
Entzun

Koronabirusaren ondorioz beste lau hildako izan dira Hego Euskal Herrian azken egunean, eta 21 kasu berri atzeman dituzte PCR testen bidez. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak azken orduetako kasuez emandako datuak dira horiek, baina Jaurlaritzak gaur jakinarazi ditu klinika pribatuetan azken egunetan izandako hildakoak; beste hamabost pertsona hil dira horietan. Hortaz, beste hemeretzi dira azken orduetan jakinarazitako heriotzak.

Gainera, beste 125 kutsatu berri identifikatu dituzte test serologikoen bidez.

Hortaz, pandemia hasi zenetik 29.132 herritar kutsatu dira Hego Euskal Herrian, PCR probak eta test serologikoak aintzat hartuta. Hildakoen kopurua 2.056koa da, gaurko lau hildakoak kontuan hartuta.

Ospitaleratzeek ere gora egin dute azken orduetan —bi kasu berri daude—, baina zainketa intentsiboko unitateetan ez dago gaixo berririk. Are gehiago, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan atzo baino bi paziente gutxiago daude ZIUn.

Ika-mika datuetan

Datuak, ordea, ez datoz bat. Espainiako Gobernuak arratsaldero eskaintzen ditu zifrak, eta, Osasun Ministerioaren arabera, ez dago hildakorik Nafarroan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, aldiz, bi hildako izan dira. Bestelakoak dira Nafarroako Gobernuak eskainitako datuak: hildako bat izan baita azken orduetan. Eusko Jaurlaritzak ere hiru hildako erregistratu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.