AEB-ak

Twitterrek Trumpen txio bat ezabatu du «indarkeria goratzen» duelakoan

AEBetako estatuburuak sare sozialek erabiltzaileen idatziak kudeatzeko duten askatasuna mugatzeko asmoa iragarri du.

jarraia182061.png
arantxa elizegi egilegor
2020ko maiatzaren 29a
12:19
Entzun

Aurrera jarraitzen du AEBetako presidente Donald Trumpen eta Twitterren arteko norgehiagokak. Oraingoan enpresak estatuburuaren txio bat ezabatu du, "indarkeria goratzen" duelakoan. Minneapolisko protestei egiten zien erreferentzia txioak, han hirugarren gauez jarraian istiluak izan dira Geoge Floyd 46 urteko afro-amerikarraren hilketa dela eta. Trumpek txioan hala idatzi du: "Harrapatzeak hasten direnean, tiroketak hasten dira".

Zenbaiten arabera, Walter Headley 1967an Miamiko poliziaburu zenari egiten zion erreferentzia idatziak. Hark ere hitz horiek berak erabili zituen poliziaren jarreraren aurkako protestak geldiarazteko agindu zuenean. Poliziak kalean edonor gelditu eta miatzeko eskumena zuen orduan AEBetako hirietan, eta horren aurkako manifestazio jendetsuak egin zituzten herrialde osoan.

Txioa ezabatu eta bi ordura, Twitterrek berak ohar bat plazaratu du esanez txioak «indarkeria bultzatzen» duen arren, hura mantentzea erabaki duela «publikoaren intereserako».

 

 

Aurrez ere estatuburuaren eta enpresaren arteko harremana ez zen on. Aste hasieran enpresak zalantzan jarri zuen Trumpen txio baten egiazkotasuna, eta estatuburuak erantzun zuen sare sozialek erabiltzaileen mezuak kudeatzeko duten askatasuna ikertzeko eskatuz.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.