Hego Euskal Herrian hildako bakarra eragin du COVID-19ak azken 24 orduetan

Martxoaren 17tik egunero baieztatu dute hildako bat baino gehiago Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Azken zenbaketan beste 62 positibo ere erregistratu dituzte.

Langile bat, Gurutzetako Ospitaleko (Barakaldo, Bizkaia) ZIUko gela batean beharrean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Paulo Ostolaza.
2020ko maiatzaren 18a
13:54
Entzun

Martxoaren 17an, koronabirusak hildako bat eragin zuen Hego Euskal Herrian, eta, ordutik, gaurkoa izan da datu hori jaso den lehen eguna. Bi hilabete eta egun bat geroago. Bitarte horretan, egunean 60 hildakoren langa ere gainditu da, behin baino gehiagotan. Guztira, beraz, COVID-19aren ondorioz 1.970 lagun hil dira Hegoaldean; Iparraldean baieztatutako 10 kasuak kontuan izanda, 1.980 Euskal Herrian.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eguneratu dituzte datuak. Positibo berriei dagokienez, 62 izan dira; horietatik 38 PCR probei esker atzeman dituzte, eta gainontzeko 24ak, test serologikoen bidez. Lurraldeka, Nafarroan 30 lagunek eman dute positibo PCR proban —horietatik 24 asintomatikoak dira, gobernuaren arabera—, Bizkaian, seik; Araban, bik; eta Gipuzkoan, batek ere ez. Guztira, 27.134 dira Hegoaldean baieztatutako kasuak.

Beste datu batzuei dagokienez, sendagiria jaso zutenak 197 izan ziren atzo, eta 65 pertsona zaintza intentsiboetako unitateetan daude oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.