Hego Euskal Herria

Igandetik aitzinera egunean ordubetez atera ahalko dira haurrak kalera

Kilometro bateko eremuan ibiltzen ahalko dira haurrak, eta etxetik jolasak eramaten ahalko dituzte kalera. Landa eremuko haurrak mendi inguruan ibiltzen ahalko dira. 

Haur bat leihoan. JON URBE, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2020ko apirilaren 23a
11:37
Entzun

«Igande honetatik aitzinera, haurrak egunean behin ateratzen ahalko dira, etxetik kilometro batera urrutienez eta goizeko bederatzietatik gaueko bederatziak arte». Pablo Iglesias Espainiako gobernuko presidenteordeak eman ditu gaur haurren ateraldien inguruko xehetasunak. 

Iglesiasek nabarmendu du haurrak guraso batekin edo anai-arreba nagusi batekin ateratzen ahalko direla eta, gehienez ere, hiru haur batera ateratzen ahalko direla. Etxetik ateratzean, berriz, segurtasun tartea mantendu behar dela oroitarazi du Iglesiasek, ahal dela bi metroko tartea, eta, ezin baldin bada, gutxienez metro batekoa. 

Iglesiasek nabarmendu du haurrak kalean jolasten ahalko direla, eta horretarako etxetik materiala ateratzen ahalko dutela; baloia edo patinak, erraterako. Hala ere, oroitarazi du parkera ezingo direla joan. Landa eremuko haurrak, aldiz, mendi ingurura joateko baimena izango dute, baina betiere segurtasun tartea gordeta eta ordubetez. 

Iglesiasekin batera, Salvador Illa Osasun Ministroa ere atera da prentsaurera, eta nabarmenu du haurrak ateratzeko plana pediatra, psikologo, irakasle eta epidemiologoekin batera adostu dutela. Oroitarazi du haurrek ere ahal dela segurtasun eta higiene neurriak bete behar dituztela eta horiek bete ezin direnean erabili beharko direla maskarak. 

Iglesiasek nabarmendu du Espainiako Gobernua haurren ateraldien inguruko xehetasunak zehaztuko dituzten gida bat idazten ari dela eta sarri argitaratuko dutela. 

Ipar Euskal Herrian konfinamendu hasieratik ateratzen ahal dira haurrak kalera, ordubetez eta etxetik gertu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.