Gipuzkoara egin du jauzi lasterketak bederatzigarren egunean: goizaldean sartu da Mutrikutik barrena. Goizean, Debabarrena eta Urola Kosta igaro ditu, eta, arratsaldean, Donostiara iritsiko da. Gauean, Beterrira joko du, eta, ostean, Tolosa aldera. Ikusi zuzenean BERRIAren webgune berezian.
Jendetza bildu da goizean Urola Kostako herrietan. Antolatzaileek nabarmendu egin dute, esaterako, Azkoitiko parte hartzea: herriko 45 eragilek hartu dute parte, 8 kilometro eskasetan.
Jendetza handia Azpeitian #Korrika. Lasaon doa orain. Ateri, lasterka egiteko giro ederra @berriapic.twitter.com/lhRYo2tu6T
— Garikoitz Goikoetxea (@ggoikoetxea) 2019(e)ko apirilaren 12(a)
Zumaian sartu berri. Jendetza bidean biltzen @berria#Korrikapic.twitter.com/aTHT3tanZy
— Garikoitz Goikoetxea (@ggoikoetxea) 2019(e)ko apirilaren 12(a)
Zumaiatik Getaria aldera, giro ederrean, itsas ertzetik @berriapic.twitter.com/ZXUZLEdYSw
— Garikoitz Goikoetxea (@ggoikoetxea) 2019(e)ko apirilaren 12(a)
Emozioei ezin eutsi. Irribarre zabal batek herri oso bat malkotan jartzen duenean... hori da #klika#korrika21#zarautzpic.twitter.com/fAetVYMcMH
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 12(a)
Añorgatik sartu da Korrika Donostiara, 16:35 aldera. Ibaetatik Antiguara egin du, eta handik hiriko erdigunera.
Zorionak, Imanol! Gurekin ospatzen ari da urtebetetzea. Dagoeneko #Añorga hartu du Korrikak! #klika#korrika21pic.twitter.com/xhMflxbSN2
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 12(a)
Jende uholdea Ibaetan, Antiguo aldera. Donostian da #Korrika#Klika â¦@berriaâ© pic.twitter.com/G3q8cGWBDs
— Julen Aperribai (@julenaperribai) 2019(e)ko apirilaren 12(a)
Erakunde ezberdinek egin dute bat #Korrika rekin #KorrikaZuzeneanpic.twitter.com/zavhjA0dQj
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 12(a)
Antiguako tunelaren oihua! Donostia erdigunera doa #Korrika#Klika@berriapic.twitter.com/3b2HJ5ZWhF
— Julen Aperribai (@julenaperribai) 2019(e)ko apirilaren 12(a)
Karroza eta guzti etorri dira â¦@Txantxarrekaâ© -ko kideak. #Korrika#Klika â¦@berriaâ© pic.twitter.com/9oYuWEBpSf
— Julen Aperribai (@julenaperribai) 2019(e)ko apirilaren 12(a)
Donostian ere une bereziak izan ditu 21. Korrikak. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omendu du aurten Korrikak, eta haren bilobek hartu dute lekukoa Gros auzoan.
Kilometro berezia Grosen: Txillardegiren bilobek hartu dute lekukoa #Korrika#Klika â¦@berriaâ© pic.twitter.com/Zu40gX9TgL
— Julen Aperribai (@julenaperribai) 2019(e)ko apirilaren 12(a)
Donostiako udaletxearen parean, hartu du lekukoa Eneko Goia hiriko alkateak.
Hartu du lekukoa Donostiako alkate Eneko Goiak!#klika#korrika21#Donostiapic.twitter.com/mwRid0W0GT
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 12(a)
Realak ere eraman du lekukoa.
Kilometro txuriurdina. #korrika21 Donostian pic.twitter.com/35dHht6i2T
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 12(a)
Iluntzeko bederatzietan, Altzan ibili ostean, Pasai Antxorako bidean segituko du karabana koloretsuak. Ondoren, Trintxerpen sartuko da, Bidebietatik. San Pedrotik Pasai Donibanerako zeharkaldia itsasontziz egingo du; eta, ondoren, Oiartzualdeko ibilbidearekin jarraitzeko, Lezora ailegatuko da. Errenteriara 23:00 aldera iritsiko da lekukoa, eta Oiartzunera joango da gero.
Atzo, jende uholdeak, Korrikaren uhinak, euskararen aldeko emariak hartu zuen Bilbo. Milaka euskaldun bilbotarren topagune izan zen lasterketa, eta, haiekin batera, dozenaka erakunde eta alderditako arduradunek ere eraman zuten lekukoa. Klika leloa du aurtengo Korrikak, eta horretara dei egin zuten Bilbon: lekukoa hartzeaz eta korrika egiteaz harago, benetako aldaketak egitera, hizkuntza ohiturak astintzera, erabileran pausoak ematera. Hori baitute zeregina: atzoko uholdea, uhina eta emaria ez bihurtzea oasi.