Enpresak

Bruselak beste isun bat jarri dio Googleri, 1.490 milioi eurokoa

Nagusitasunaren abusuagatik ezarri dio zigor ekonomikoa Europako Batasunak, eta dagoeneko 8.250 milioi euroren isunak jarri dizkio Internet sareko bilatzaile nagusiari.

Margrethe Vestager komisarioa gaur, isunri buruzko azalpenak ematen. STEPHANIE LECOCQ / EFE
xabier martin
2019ko martxoaren 20a
17:45
Entzun

Margrethe Vestager lehia komisario europarrak ez du zalantzarik egiten lehiaren inguruan konpainia batek legea hautsi duela uste badu. Google izenak ere ez dio bedurrik ematen gaur bertan Bruselak ezarri duen isunari erreparatuta. 1.490 milioi euroko zigor ekonomikoa ezarri dio Europako Batzordeak Googleri merkatuan duen nagusitasun posizioa abusuz baliatzeagatik. Aurreko bi urteetan bilatzaileari jarritako beste bi isun handien ondoren iritsi da hirugarren hau, eta dagoeneko 8.250 milioi euroko ogunak jaso ditu Googlek Europako Batasunean, aurreko biei helegitea jarri badie badie ere.

Publizitatearen merkatuan Googlek beste webguneei eragozpenak jarri dizkiela dio Lehia komisarioak, Adsense for search plataforma baliatuz. Pentsatzekoa da isun horri ere helegitea jarriko diola Googlek. 2017ko ekainean Batzordeak inoiz jarritako isun handiena jarri zion Internet sareko atari ezagunari, 2.420 milioi eurokoa. Ikerketa europarrak ondorioztatu zuen Interneteko bilaketetan nagusitasuna zuela AEBetako konpainiak, eta posizio hori gehiegikeriaz baliatu zuela bere produktu eta zerbitzuei lehentasuna emateko.

Handik urtebete pasatxora, 2018ko uztailean Batzordeak berriro zigortu zuen Google, eta orduan ere sekula jarri duen isun handienarekin: 4.340 milioi euro. Sakelako telefonoen merkatuan lehia askea oztopatzeagatik ezarri zion kopuru hori bilatzaileari, eta hari ere helegitea jarri zion AEBetako konpainiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.