Maiatzaren Lehenaren harira, 16:00etan zuten hitzordua Donostiako Easo plazan, eta bertatik abiatu dira Añorgako lantegira. 150 bat lagun sartu dira bertara, eta barruan egin dute lehen bilera. Gunea "kapitalismoaren logikatik kanpo aritzen diren proiektuen topaleku" izatea nahi dute.
Ekintza zuzena gure bizitzen gain! Hasi da harrera ekitaldia #Eraldiapic.twitter.com/Lm06HR2G2V
— Eraldia #Maiatzak1 (@eraldian) May 1, 2015
150 pertsona inguru batu gara Añorgan ta auzolanean #Eraldia antolatzera goaz! pic.twitter.com/UHcozdg2XW
— Eraldia #Maiatzak1 (@eraldian) May 1, 2015
Sare sozialetan, #Eraldia traolaren bidez ari dira jarraitzen egitasmo berria.