Bilaketa: nepal

 

NEPAL

NEPAL

Nepalgo Errepublika Federal Demokratikoa
Herritar izena: nepaldar.
Eremua: 140.800 km2.
Hiriburua: Katmandu (katmandutar).
Hiri nagusiak: Pokhara, Lalitpur, Biratnagar, Birganj, Dharan, Bharatpur, Janakpur, Dhangadhi, Butwal.
Dirua: errupia nepaldar.
Hizkuntzak: nepalera (ofiziala, %47,8); maithili (%12,1) eta bhojpurera (%7,4), tharuera (%5,8), tamang (%5,1), newarera (%3,6), magarera (%3,3), awadhiera (%2,4).
Biztanleak: 31 milioi (NBE, 2012). Chetri (%15,8), brahmin (%12,7), magar (%7,1), tharu (%6,7), tamang (%5,6), newar (%5,4) eta beste hainbat (tartean, xerpak).
Erlijioak: hindu (%80,6), budista (%10,7), musulman (%4,2), kirant (%3,6) beste (%0,9).
Jakingarriak: 2008ko maiatzean, monarkia kendu eta errepublika ezarri zuten, Nepalgo Errepublika Federal Demokratikoa (lehen, Nepalgo Erresuma).
Transkripzioak: izen gehienak ingelesezko eran daude zabalduak nazioartean, eta horiek erabiliko ditugu.
 

BHUTAN

BHUTAN

Bhutango Erresuma
Herritar izena: bhutandar.
Eremua: 47.000 km2.
Hiriburua: Thimphu (thimphutar).
Hiri nagusiak: Phuntsholing, Paro, Gasa Dzong, Tongsa, Tashigang, Samdrup Jongkhar.
Dirua: ngultrum.
Hizkuntzak: dzongkha (tibeteraren dialektoa). Tibeteraren dialektoak (bhutia etniakoek erabiltzen dituzte), nepaleraren dialektoak (nepaldarrek erabiltzen dituzte).
Biztanleak: 750.000 lagun (NBE, 2012). Bhutia (%50), nepaldar (%35), beste tribu batzuk (%15).
Erlijioak: budista (%75), hindu (%25).
 

INDIA

INDIA

Indiako Errepublika
Herritar izena: indiar.
Eremua: 3.287.590 km2.
Hiriburua: New Delhi (newdelhiar).
Hiri nagusiak: Mumbai (1995etik ofiziala; lehen, Bombay), Delhi, Kalkuta (2001etik ofiziala, Kolkata), Chennai (1996tik ofiziala; lehen, Madras), Hyderabad, Bangalore (2006tik ofiziala, Bengaluru), Ahmadabad, Kanpur, Nagpur.
Dirua: errupia indiar.
Hizkuntzak: Indian bi hizkuntza ofizial daude, eta 22 hizkuntza nazional, guztiak ere Konstituzioak ezagutuak. Ingeles (administrazioko hizkuntza ofiziala; 'lingua franca'), hindi (ofiziala, %30). Hizkuntza nazionalak: bengalera (70 m.), telugu (66 m.), marathera (63 m.), tamilera (53 m.), urdu (43 m.), gujaratera (41 m.), kannada (33 m.), malabarera edo malajalam (30 m.), odia (lehen, oriya; 28 m.), punjabera (23 m.), assamera (13 m.), maithili (8 m.), sindhi (2,1 m.), konkanera (1,7 m.), manipurera (1,2 m.), nepalera (1 m.), kaxmirera (0,5 m.), sanskrito (0,5 m.), santalera, dograera / dogri, bodoera. Indian beste hainbat mintzaira ere badago (eskualde mintzairak), hiztun asko dituztenak batzuk: bhojpurera, awadhiera, haryanavi, marwarera, chhattisgarhera, magadhera, angika, bhilera, gondera, hindustanera, kodava, kutchera...
Biztanleak: 1.300 milioi (NBE, 2012). Indian 4.000 talde etniko baino gehiago daude. Oro har, honako talde hauetan banatzen dira: indoario (%72), dravida (%25), mongoloide eta beste (%3; negrito, australoide...).
Erlijioak: hindu (%80,5), musulman (%13,4), kristau (%2,3), sikh (%1,8), budista (%0,7), jainista (%0,4) eta beste.
Transkripzioak: izen gehienak ingelesezko eran daude zabalduak nazioartean, eta horiek erabiliko ditugu.

erdarazeuskaraz
Deccan / DecánDekkan
BenaresVaranasi
Cachemira / Cachemire / KashmirKaxmir
Calcuta / CalcuttaKalkuta
CawnporeJanpur
CochinKochi
Coromandel CoastKoromandel kosta
Gange / GangaGanges
Golfo de Cambay / Gulf of Khambhat Khambhateko golkoa
Great Rann of Kutch / Gran Rann de KachKutcheko Rann Handia
Indostan / HindoustanHindustan
Nueva DelhiNew Delhi
OriyaOrissa
Panjab / Punyab / PendjabPunjab
Pont d'Adam / Pont de Rama / Puente de AdamAdamen Zubia / Rama Setu
RajasthanRajastan
TapiTapti
West Bengal / Bengala Occidental / Bengale OccidentalMendebaldeko Bengala
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa