aldagela. Irudizko zentzuan, kiroletako klixe maiztua da, neurriz gain erabilia. Askotan, egokiagoa da 'jokalarien artean', 'taldea' eta beste idaztea.
baja izan* Kiroletako klixe gogaikarria da. Tiko baja izango da hurrengo partidan*[e.] Tikok ezingo du jokatu hurrengo partidan. // Bost jokalari baja izango dira datorren denboraldian*[e.] Bost jokalarik ez dute segituko datorren denboraldian.
berragerpen* Kiroletako klixe gogaikarria da. Igandean berragerpena egiteko prest dago Irujo*[e.] Igandean berriz jokatzen hasteko prest dago Irujo.
berritasun izan* Kiroletako klixe gogaikarria da. Felipe eta Yeste dira deialdiko berritasun nagusiak*[e.] Felipe eta Yeste deialdian sartu dituzte. // Sousa (Valladolid), Casquero (Racing), Alexis eta Nacho (Malaga), Manu del Moral eta Contra (Atletico) eta Cortes (Mallorca) dira berritasunak*[e.] Hauek dira fitxatu berriak: Sousa (Valladolid), Casquero (Racing), Alexis eta Nacho (Malaga), Manu del Moral eta Contra (Atletico) eta Cortes (Mallorca).
besoak jaitsi* e. amore eman, etsi. Kiroletako klixe gogaikarria da 'besoak jaitsi' erabiltzea irudizko zentzuan. Kolpea handia izan da, baina Alavesek ez ditu besoak jaitsi*[e.] Kolpea handia izan da, baina Alavesek ez du amore eman.
ebakuntza gelatik igaro* e. operatu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Aski da 'operatu'. Ebakuntza gelatik igaro behar izanez gero, lau hilabete egingo ditu jokatu gabe*[e.] Operatu behar izanez gero, lau hilabete egingo ditu jokatu gabe.
garaipen erosoa lortu* e. erraz irabazi, aise irabazi... Kiroletako klixe gogaikarria da. Getxok garaipen erosoa lortu du Santboianaren aurka*[e.] Getxok erraz irabazi dio Santboianari.
irteera hartu* e. irten, abiatu... Kontuz kiroletako klixeekin. Txirrindulariak prest zeuden irteera hartzeko*[e.] Txirrindulariak prest zeuden irteteko.
operazio gelatik pasatu* e. operatu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Aski da 'operatu'. Operazio gelatik pasatu behar izanez gero, lau hilabete egingo ditu jokatu gabe*[e.] Operatu behar izanez gero, lau hilabete egingo ditu jokatu gabe.
porrota ezagutu* e. galdu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Lau jardunaldi egin ditu porrota ezagutu gabe*[e.] Lau jardunaldi egin ditu galdu gabe.
sentsazio onak izan* e. ondo sentitu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Entrenamenduetan sentsazio onak izan ditu*[e.] Entrenamenduetan ondo sentitu da.
txartela lortu* Kiroletako klixe gogaikarria da. Final-laurdenetarako txartela lortu dute*[e.] Final-laurdenetan sartzea lortu dute. Final-laurdenetan sartu dira. // Lauko Finalerako txartela lortu du*[e.] Lauko Finalera pasatu da.
Zer den Nola erabili
Iradokizunak