kargatu 1. Zamatu.
kargatu 2* e. oldartu. Israelgo Poliziak gogor kargatu zuen manifestari palestinarren kontra*[e.] Israelgo Polizia gogor oldartu zitzaien manifestari palestinarrei.
eskegi. Ez erabili 'Interneten jarri' edo 'Interneten kargatu' adierazteko. Interneten musika eta filmak eskegitzeari buruzko lege proposamena*[e.] Interneten musika eta filmak jartzeari buruzko lege proposamena.
igo 2. Ez erabili 'Interneten jarri', 'Interneten ipini', 'sarean kargatu' eta gisakoak adierazteko. Bideo batzuk igo zituen Youtubera*[e.] Bideo batzuk jarri zituen Youtuben.
podcast. Entzunezko edo ikus-entzunezko fitxategia, Internet bidez hedatzen dena, eta hartzaileak noiznahi ikus edo entzun dezakeena, sarean konektatuta edo bere gailura deskargatuta.
streaming. Interneteko ikus-entzunezko fitxategiak ikusteko modua ematen duen teknika, aldez aurretik deskargatu gabe.
zintzilikatu. Ez erabili 'Interneten jarri / kargatu' esateko. Interneten musika eta filmak zintzilikatzeari buruzko lege proposamena*[e.] Interneten musika eta filmak jartzeari buruzko lege proposamena.
Zer den Nola erabili
Iradokizunak