aitor biain
PUNTUA

Kualifikatuak

2024ko irailaren 14a
05:00
Entzun

Kooperatibek «historikotzat» jo dute Lanbideko administrazio kontseiluan sartzeko Confebaskekin sinatu duten akordioa. Eskaera bera ere halakoa izan baita, urte askotakoa. Ez alferrik, Confebask bera izan da oztopo nagusia. Patronalak behin eta berriro ukatu dio Konfekoopi enplegu zerbitzuko zuzendaritza mahaian aulki bat izateko aukera. Eginahalak eta bi egin ditu hori eragozteko, gainera. Horren adibiderako, Confebaskek Eusko Legebiltzarreko lehendakariari Kooperatiben Legearen tramitazioa eten zedila eskatzeko bidali zion gutuna; hura zen atea irekitzekoa kooperatibei.

Lorpenak, beraz, badu bere garrantzia. Ez hainbeste Confebaskek amore eman duela iradoki dezakeelako, baizik eta, paradoxikoki, aurreko legealdian onartu zen Enplegu Legeak eman duelako bidea enplegu politika aktiboez hitz egiten den mahai horretan beste errealitate batek ere ordezkaritza izateko «Enpleguari buruz iritzia emateko soilik batzuk dira kualifikatuak», argudiatu zuen Confebaskek legebiltzarrean, legeari buruzko eztabaidan. Bada, kooperatibek urte luzez erakutsi dute Euskal Herriko errealitate sozioekonomikoan badirela nor enpleguari buruz hitz egiteko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.