Azokan zer

Liburuak

*Oharra: Izenburuaren arabera zerrendatuta daude.

Izenburua: 107 kiwi

Egilea: Elorriaga, Unai / Pelaez, Patxi Argitaletxea: Elkar

Haur eta gazteentzako ipuin ilustratua da 107 kiwi. Unai Elorriaga (Algorta, Bizkaia, 1973) idazleak eta Mikel Santos, Belatz (Iruñea, 1974) ilustratzaileak sortua, Aroaren istorioa kontatu dute bertan; Aroaren aita xelebrea desagertu egingo da, eta Aroak, Txoribel bere belearekin, haren bila joan beharko du. Fantasiaz eta xarmaz beteriko abentura dibertigarria asmatu du Elorriagak.

Izenburua: 12etan bermuta

Egilea: Osoro, Jasone Argitaletxea: Elkar

Bere bizitzan garrantzitsuak diren pertsonak gogoan, emakumezko oinazetsu batek dauzkan bakarrizketa dialogatuekin osatu du Jasone Osorok (Elgoibar, Gipuzkoa, 1971) 12etan bermuta nobela. Hamabi urteren ondoren idazten duen lehen eleberria du Osorok, eta bertan, Berta izeneko adin ertaineko emakumezko baten bizitza kontatzen du.

Gora joan

Izenburua: Aingeru galduaren bila

Egilea: Ducos, Max Argitaletxea: Ikastolen Elkartea

Max Ducos (Bordele, 1979) ilustratzaile eta idazleak argitaratutako lana euskaratu du Maritxu Rivierek. Aingeru galduaren bila, haurrei zuzendutako liburu ilustratua da; Eloi gaztetxoaren abenturak deskribatzen ditu inpresionismo garaiko margolari famatuak ezagutuz.

Izenburua: Amaia udalekuetan

Egilea: Goitiz, Onintze Argitaletxea: Gaumin

Onintze Goitiz (Bilbo, 1989) idazle gazteak haur eta gazteentzako literatur lana argitaratu du Gaumin argitaletxearekin: Amaia udalekuetan. Udan girotutako abentura istorioa biziko du bere protagonistak.

Izenburua: Arabako Toponimia Nagusia

Egilea: Salaberri, Patxi Argitaletxea: Euskaltzaindia

Patxi Salaberri (Uxue, Nafarroa, 1959) hizkuntzalari eta euskaltzainak osatu du Arabako Toponomia Nagusia ikerketa lana. Euskaltzaindiak argitaratutako informazio liburua da.

Izenburua: Argoren ezpala

Egilea: Sjon Argitaletxea: Pasazaite

Sigurjón Birgir Sigurdsson (Reykjavik, 1962) idazlea, Sjón ezinenekoa, Islandiako poeta, eleberrigilea eta kantuen hitz idazlea da. Besteak beste, Björken kantuen hitzak idazten lagundu ohi du eta Dancing in the Dark filmeko abestiak idatzi zituen. Juan Mari Mendizabalek euskaratutako Argoren ezpala liburuan Zeneo argonauta ohiren istorioa kontatzen da; gauero-gauero, afalostean, Argon ontzian urrezko ahari-larruaren bila egindako zeharkaldian izandako gorabeherak kontatzen dizkie bere bidelagunei.

Izenburua: Arizterrazu mandioko (azken) erromeria

Egilea: Iriondo, Joxemari Argitaletxea: Trikitixa Elkartea

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Soinuaren Liburutegiko 11. alea kaleratu du aurten. Joxe Mari Iriondok (Azpeitia, Gipuzkoa, 1938) idatzirik, Arizterrazu, mandioko (azken) erromeria izenburupean, erromeria horri buruzko lekukotasuna jaso dute bertan. Horrez gain, Trikitixa Elkartean jasota dauden grabazio zahar batzuk ere erantsi dituzte.

Izenburua: Armiarma txiki baten epopeia handia

Egilea: Aristi, Pako Argitaletxea: Erein

Ibilbide luzeko idazlea da Pako Aristi (Urrestilla, Azpeitia, Gipuzkoa, 1963), eta haur eta gazteei zuzendutako ipuina argitaratu du aurten, Miren Uribelarreak ilustratuta. Armiarma baten istorioa kontatu du Aristik; laster ikasiko du jendeak ez duela maite. Baztertzen ditugun guztien istorioa da, haientzako omenaldi bat.

Izenburua: Arte kritika eta flamingoak zeru berdean

Egilea: Onandia, Mikel Argitaletxea: Sans Soleil

Arte kritiken antologia bat osatu du Mikel Onandiak (Durango, Bizkaia, 1983), gehienbat Berrian argitaratutako testuak erabiliz. Guztira 100 kritika bildu ditu, museo, areto, diziplina eta arte korronteekin. Liburuak euskal giro artistiko anitza islatzea du helburu. Azalean Asier Mendizabalen obra baten irudi bat ikusi daiteke.

Izenburua: Azkue. Bilbotar ezezaguna

Egilea: Kintana, Jurgi Argitaletxea: Erein

Resurreccion Maria Azkueren (Lekeitio, Bizkaia, 1864- Bilbo, 1951) figuraren benetako neurria aldarrikatu nahi izan du Jurgi Kintana Goiriena (Bilbo, 1975) historialariak Azkue, bilbotar ezezaguna saiakera liburuarekin.

Gora joan

Izenburua: Babeserako kopia

Egilea: Landabaso, Goizalde Argitaletxea: Elkar

Ahanzturaren mehatxua gertu igarri eta horrek bultzatuta idatzi ditu Goizalde Landabasok (Bilbo, 1970) hirian girotutako Babeserako kopia liburuko poemak. Gogoeta asko dago liburuan; norbere nortasunari buruzko galderak ere bai. Idazlearen bigarren poesia liburua da honakoa.

Izenburua: Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi

Egilea: Sarasola, Beñat Argitaletxea: Labayru Ikastegia

Labayru Ikastegiak eskainitako bekari esker sortu du Beñat Sarasolak Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi lana. Bertan, XX. Mendean euskal literatura garaikidea osatu zuten aldizkariak ikertu ditu.

Izenburua: Baionak ez daki

Egilea: Salaberri, Bea Argitaletxea: Susa

Eguneroko arruntean oinarritutako 33 mikroipuinez osatu du Baionak ez daki aurreneko liburua Bea Salaberrik (Donamartiri, Nafarroa Behera, 1979) Pertsona bat lanerako bidean, beste bat gurasoei bisita egiten, haurrekin jolasean hau, kantuan hura, lagunak agurtzen bata, ezezagunei begira bestea... Eguneroko gertaera eta pasadizo arruntak, edozeini jazo ahal zaizkionak, bildu ditu ipuin liburuan.

Izenburua: Bapatean 2014

Egilea: Askoren artean Argitaletxea: Bertsozale Elkartea

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Mintzolak prestatutako liburuan 47 bertsoaldi bildu dituzte, CDa eta guzti. Bertsozale askoren lanaren emaitza da Bapatean 2014; Saio bakoitzaren antolatzaileen ekina, bertsoen sorrera eta grabazioa, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren grabazio eta informazio bilketa, antolaketa eta edizioa, eta beste hainbat lanen fruitua da.

Izenburua: Basilius Hoffmanen mundu sekretua: Amets lapurra

Egilea: Cimadevila, Fernando M. Argitaletxea: Sushi Books

Fernando M. Cimadevila (Galizia, 1977) idazleak Basilius Hoffman protagonista duen haurrentzako ipuin bilduma sortu du; Amets lapurra bildumako lehen liburua da, Garbiñe Ugartek euskaratua. Abentura eta fantasia lantzen ditu idazle galiziarrak.

Izenburua: Be?aten eskutitzak

Egilea: Kazabon, Antton Argitaletxea: Ibaizabal

Haurrentzako istorio dibertigarria argitaratu du Antton Kazabonek (Oiartzun, Gipuzkoa, 1954): Gure barruan dabiltzan kontu txikiak handitu ez daitezen, hobe izaten da nolabait kanporatzea. Beñatek bere kontutxo horiek guztiak idaztea pentsatu du, eta gutunak idazten hasi da, nahi gabe, jolas polita asmatuz.

Izenburua: Begiak itxita hegan

Egilea: Arano, Leire Argitaletxea: Ibaizabal

Leire Arano (Zumaia, Gipuzkoa, 1971) idazlearen eta Aitziber Alonso (Donostia, 1971) ilustratzailearen elkarlanaren fruitu da Begiak itxita hegan, haur eta gazteentzako ipuina.

Izenburua: Begira argiei, maitea

Egilea: Ernaux, Annie Argitaletxea: Igela

Trois-Fontaineseko zentro komertzialeko Auchan hipermerkatura egindako bisitekin informazioa bilduta, Annie Ernaux (Lillebonne, 1940) idazleak egunerokotasunaren zati diren erosketa uneetan sortzen diren istorioak bildu ditu Begira argiei, maitea liburuan. Xabier Aranburuk euskaratu du liburua.

Izenburua: Besarkada

Egilea: Alberdi, Uxue / Gurrutxaga, Maite Argitaletxea: Elkar

Uxue Alberdi (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) idazleak eta Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983) ilustratzaileak elkarlanean sortu dute Besarkada, haurrentzako ipuina.

Izenburua: Beti oporretan

Egilea: Cano, Harkaitz Argitaletxea: Susa

Harkaitz Cano (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975) idazlearen azken lana udan dago girotuta; hainbat ipuin biltzen ditu, denak urtaro horretan kokatuak. Hamar urte dira Neguko Zirkua narrazio bilduma argitaratu zuenetik, eta tarte horretan Twist eleberria kaleratu zuen, 2011n.

Izenburua: Betiko atzo?

Egilea: Arano, Leire Argitaletxea: Ibaizabal

Leire Arano (Zumaia, Gipuzkoa, 1971) idazleak Peru Abarka helduentzako ipuin lehiaketako lehen saria irabazi du aurten Betiko atzo? narrazioarekin. Epaileen arabera, ispiluan bere burua ezagutzen ez duenaren erretratua egiten du Aranaren liburuak.

Izenburua: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar

Egilea: Sterne, Laurence Argitaletxea: Elkar

Josu Barambonesek euskaratu du Laurence Sterneren eleberria: XVII. Mendeko idazle garrantzitsuetako bat da Sterne, literatura ingelesean berebiziko autorea, eta hau bere lanik esanguratsuenetarikoa da. Europan barrena egindako txango bat kontatzen du, baina mamitsuena ez da bidaian zehar ikusitakoa, abentura horiek nola kontatzen dituen baizik,

Izenburua: Bidean kantalotsez

Egilea: Davant, Jean-Louis Argitaletxea: Maiatz

Jean-Louis Davant (Zuberoa, 1935) idazleak bere poesia liburu berria aurkeztu du aurten; Bidean kantalotsez. Pastoralgile eta poeta da batez ere Davant.

Izenburua: Bizi ondorengo heriotza. Nevadako kontakizuna

Egilea: Douglass, Bill Argitaletxea: Pamiela

Nevadako (AEB) basamortuetan girotuta, William A. Douglass idazleak idatzitako noblea autobiografiko sutsua euskaratu du Antton Garikanok. Mr. Basque deitua, Douglass 60. hamarkadan etorri zen Euskal Herrira bizitzera, herrialdea sakon ezagutzeko asmoz. Argizaiola saria jaso zuen 2013an.

Izenburua: Bost truke. Lankidetza linguistikoaren bideetako jasokinak

Egilea: Sarasua, Jon Argitaletxea: Pamiela

Jon Sarasua (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966) bertsolari eta irakasleak lan berria argitaratu du Pamielarekin:Bost truke. Lankidetza linguistikoaren bideetako jasokinak. Sarasuak aurretik lan egin du argitaletxe berarekin, eta 2013an Hiztunpolisa. Euskaltasunaren norabideaz apunteak kaleratu zuen, bertan 143 testigantza bilduz.

Izenburua: Burua galdu zuen jirafa

Egilea: Arrieta, Bertol Argitaletxea: Elkar

Bertol Arrieta (Zarautz, Gipuzkoa, 1975) informatikaria ofizioz, hainbat liburu argitaratu ditu azken urteetan. Bere laugarren lana du Burua galdu zuen jirafa haurrentzako ipuina: Burua galdu du jirafak. Zer egingo du orain? Leontzio lehoi magoak lagundu nahiko dio, lepo luzearen amaieran buru berri bat ipiniz, baina ez da oso mago abila, eta hanka sartuko du behin eta berriz.

Gora joan

Izenburua: Catherine Certitude

Egilea: Modiano, Patrick Argitaletxea: Erein

Haurrentzako literatur lan samurra argitaratu zuen 1988an Patrick Modiano Nobel saridunak, 60eko hamarkadan girotua. Juan Luis Zabalak euskaratuta, Catherine txikiaren istorioa kontatzen du ipuinak. Aitak bezala, betarruekoak dauzka Catherinek. Eta ama bezalako dantzaria izatea du amets. Dantza egiteko betaurrekoak kentzera behartuta, Catherinek bi modutan bizitzeko aukera deskubrituko du.

Gora joan

Izenburua: De Rerum Natura 6

Egilea: Huarte, Patxi 'Zaldi Eroa' Argitaletxea: Elkar

Patxi Huarte Zaldieroa (Faltzes, Nafarroa, 1966) marrazkilariak bere azken lanekin bilduma osatu du. Bertan, eguneroko errealitatea islatzen duten marrazki sorta dibertigarria bildu du, kultura, politika, erlijioa, gizartea, hizkuntza eta beste hainbat gai humorearekin landuz.

Izenburua: Diamanteak, urrea eta ikatza

Egilea: Iturriaga, Unai / Zapico Alfonso Argitaletxea: Athletic Fundazioa

Athletic Fundazioak Diamanteak, urrea eta ikatza komikia argitaratu du, Letrak eta Futbola topaketen urteurrena ospatzeko. Unai Iturriagaren (Durango, Bizkaia, 1974) gidoia eta Alfonso Zapicoren (Asturias, Espainia, 1981) marrazkiak ditu komikiak, eta Athletic Kluba da protagonista.

Izenburua: Dora Bruder

Egilea: Modiano, Patrick Argitaletxea: Igela

Literaturaren Nobel saridun Patrick Modiano eleberrigile frantsesaren lanetako bat euskaratu du Monika Etxebarriak. Dora Bruder (1997), eleberrian, Modianok benetako kasu bat ikertu zuen, 15 urterekin desagertu eta Auschwitzera eramandako neska batena. Azken lan honekin batera Modianoren beste bi liburu daude euskaratuta: Udaberri alua (2008) eta Villa triste (2011).

Izenburua: Durangoko Azoka 1965-2015

Egilea: Arruabarrena, Jesus Mari / Sarrionandia, Joseba Argitaletxea: Gerediaga Elkartea

Durangoko Azokaren historiaren berri ematen da lan honetan, horretarako lekukotzak eta azokarekin lotura zuzena izan duten hamar lagun elkarrizketatuz. Elkarrizketak Jesus Mari Arruabarrenak egin ditu, Txelu Angoitiaren irudiekin ilustratuta, eta Joseba Sarrionandiaren saiakerazko testu bat ere sartu dute.

Gora joan

Izenburua: Eduaren koadernoa

Egilea: Vilar Janeiro, Helena Argitaletxea: Sushi Books

Helena Vilar Janeiroren abentura ipuina euskaratu du Garbi?e Ugartek: Eduarda Coedo Alba, Edua deitzea nahiago duena, Cebreiron bizi da, mendi oso garai baten gailurrean, Pedrafitatik hurbil, Ancaresetan. Bere urtebetetzean, aitonak koaderno bat oparitu dio. Koaderno honek mundua beste era batean ikusten lagunduko dio Eduari.

Izenburua: Egunero egun ero

Egilea: Rodriguez, Fito Argitaletxea: Utriusque Vasconiae

Naiz agerkari digitalean daukan blogean azken hiru urteotan gaurkotasunari lotuta ondutako saiakera gisako testuak berridatzi, eta Egunero egun ero liburua osatu du Fito Rodriguezek (Gasteiz, 1955).

Izenburua: Eireren egunerokoa

Egilea: Vivanco, Esti / Larratxe, Joseba ' Josevisky' Argitaletxea: Elkar

Esti Vivancok Eireren istorioa bildu du gazteentzako liburuan, Joseba Arretxe Josevisky-ren ilustrazioekin. Gurasoek Irlandan ezagutu zuten elkar, izugarri maite dute herrialde hura, eta hara bidaliko dute alaba udan, bere ingelesa hobetu dezan. Eirek ez du ingelesa maite, ordea, eta gogoz kontra ekingo dio bidaiari. Dena dela, uda luzean era guztietako esperientziak ezagutuko ditu Eirek: maitasuna, jeloskortasuna, porrotak eta arrakasta, baita poliziaren egoitzak ere...

Izenburua: Ekarri armak

Egilea: Murua, Imanol Argitaletxea: Elkar

Loiolako (h)egiak kronika liburuan 2006an EAJ, Batasuna eta PSEren artean gertaturiko elkarrizketa politikoak eta aldi berean ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean izandakoak kontatu zituen Imanol Murua kazetariak. Orain, lan hari jarraipena emanez, elkarrizketa haiek zapuztu zituenetik ETAk borroka armatua behin betiko utzi arteko prozesu guztia aztertu du, isilpean zeuden datu asko agerira ekarriz.

Izenburua: Elektroxok

Egilea: Soubelet, Xabier Argitaletxea: Maiatz

Xabier Soubelet (Ziburu, Lapurdi,1953) margolari, kantari eta euskal idazleak Elektroxok poesia liburu berria argitaratu du. Aurretik hainbat poesia lan kaleratu ditu, hala nola, Bizi eta Oldar (2009) eta Iza ote iza (2011). Bestalde, Izotzetik izanera eleberria ere idatzi zuen 2008an.

Izenburua: Eman Amore

Egilea: Etxeberria, Xabier Argitaletxea: Elkar

Xabier Etxeberria idazlea thriller idazle gisa ibili izan da, eta oraingoan gazte literaturari ekin dio, Eman Amore liburuarekin: Mutil gazte bat, gauean kontzertu batera joateko gogo itsuz dago, baina gurasoek ezetz diote. Ezkutuan alde egingo du, eta hori gaueko abenturaren hasiera besterik ez da izango.

Izenburua: Errekuperatzaileak

Egilea: Sastre, Pablo Argitaletxea: Elkar

Lanaz eta laneko jendeaz ari zaigu liburu honetan Pablo Sastre: haurtzainez eta ingurumen ingeniariez, igeltseroez, jostakinez, langile polibalenteez, buru-ehiztariez... Bestalde, azken hamarraldietan hedatu diren profesional sailei eman die arreta berezia.

Izenburua: Estolda-jolasak

Egilea: Arretxe, Jon Argitaletxea: Erein

Jon Arretxe (Basauri, Bizkaia, 1963) idazleak Estolda-jolasak eleberria aurkeztu du: Tourek hondoa jo du, ez du bizirik jarraitzeko adorea ematen dion ezer. Oinazeak itsutu egin du, eta mendekua baino ez du gogoan. Ez du ondorioetan pentsatu, eta deportatu egingo dute, azkenean. Baina berak ez du imajinatu ere egiten zer duen zain bere jatorrizko Afrikan. Bere burua aurkituko du berriro han.

Izenburua: Euskal pentsamendu berritzailearen sorrerak. Zabal. Testu hautatuak

Egilea: Iztueta, Paulo / Apalategi, Jokin Argitaletxea: Utriusque Vasconiae

Zabal-ek, lau urteko ibilaldian zehar, ahots propioa, autonomoa, kritikoa, berria barreiatu zuen. Politikagintzaren eta kulturgintzaren arteko muga ilunak argitzen ahalegindu zen. Idazle-talde gazte eta eskolatu hau izan zen Euskal Herriaren Iparra eta Hegoa elkartuz, eta euskal letretan pentsamendu berritzailearen hazia erein zuen, gehienbat mundu akademikoan. Testu esanguratsuenekin saiaketa argitaratu dute Paulo Iztuetak eta Jokin Apalategik.

Izenburua: Euskararen historia soziala lantzeko eredu metodologikoa

Egilea: Zalbide, Mikel / Joly, Lionel / Gardner, Nikolas Argitaletxea: Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak 2007an sortu zuen egitasmo honek euskara eta berarekin harremanetan izan diren hizkuntzen denboran zeharreko gizarteko izaera-bizierak aztertzen ditu; iraganaren jarioan datozen gizarteko hizkuntzekiko usteak, zientziak, antolaerak, egoerak, jarrerak, jokabideak, aldakuntzak eta abar ikertu nahi ditu, Linguistika, Soziologia eta Historiografiaren artean kokatuz.

Izenburua: Euskera Erderak, Erkaketa saioa

Egilea: Etxamendi, Eñaut Argitaletxea: Maiatz

Eñaut Etxamendi (Ezterenzubi, Nafarroa Behera, 1935) idazlearen doktoretza tesia da Euskera Erderak, Erkaketa saioa. Bertan, euskararen eta erdaren arteko erkaketa egiteko oinarriak bildu ditu.

Izenburua: Ezpainak arrainak bezala

Egilea: Gorrindo, Karlos Argitaletxea: Erein

Karlos Gorrindok (Gernika, Bizkaia, 1958) hirugarren nobela argitaratu du: Ezpainak arrainak bezala. Amodio harreman bat salbatu nahia obsesio du protagonistak.

Gora joan

Izenburua: Farorantz

Egilea: Woolf, Virginia Argitaletxea: Armiarma

Virginia Woolf (Londres, 1882-Sussex, Erresuma Batua, 1941) idazleak nobelaren forma lantzeko orduan berritasun asko ekarri zituen. Haren lan nabarmenetako bat euskaratu du Anton Garikanok; Farorantz eleberrian sinbolismoaren bidetik egitura eta irudi berdinak errepikatuz lantzen du istorioa.

Gora joan

Izenburua: Gabriel Aresti ipuin lehiaketa XXX-XXXI

Egilea: Askoren artean Argitaletxea: Erein

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, duela hiru hamarkada baino gehiagotik, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa deitzen du idazle bilbotarraren omenez. Liburu honetan biltzen dira 2012. eta 2014. urteetan irabazi zuten kontakizunak, Arrate Egaña, Uxue Alberdi, Ekaitz Goienetxea eta Laida Martinez idazleen lanak.

Izenburua: Gabriel Aresti, BioGrafikoa

Egilea: Larrea, Adur Argitaletxea: Erroa

Gabriel Arestiren bizitza kontatzen duen komiki biografikoa sortu du Adur Larrea marrazkilariak. Idazlearen alderik humanoena islatu nahi izan du sortzaileak, baina garaiko tentsioak ahaztu gabe.

Izenburua: Gaiztoaren zaldia

Egilea: Gonzalez, Isabel Argitaletxea: Denonartean

Haurrentzako ipuina argitaratu du Isabel Gonzalezek. Bertan, istorioetako pertsonaia gaiztoen zaldiei buruz mintzo da; gaiztoak eta bere zaldiak sekretu bat daukat, eta gau batean, bien sekretua berbera dela konturatuko dira.

Izenburua: Gazteok Perikorekin hizketan

Egilea: Barberena, Eneko Argitaletxea: Txalaparta

Periko Solabarria (Portugalete, Bizkaia, 1930- Bilbo, 2015) apaiza eta ezker abertzaleko militantea du ardatz saiakera honek. Berarekin egindako elkarrizketa liburua dugu Gazteok Perikorekin hizketan.

Izenburua: Gidariaren okerra

Egilea: Barandiaran, Gotzon Argitaletxea: Susa

Gotzon Barandiaran (Larrabetzu, Bizkaia, 1974) idazleak Gidariaren okerra eleberria kaleratu du aurten. Aurretik argitaratu ditu hainbat liburu, hala nola, Arrakalak (2004, poesia) Errotik (2010, nobela) eta Katamalo (2007, poesia). Oraingoan, bahiketa baten istorioa dakar Barandiaranek; burua galtzeko zorian dagoen taxista batek antolatua, konplize dituela bere iloba lehenik eta diru premiaz dabilen argazkilari bat gero. Bilbora datorren ikerlaria atzeman, balio bereziko informazio medikoa erauzi eta akabo.

Gora joan

Izenburua: Hamabi harrien ahotsa. Gerediaga Elkartearen historia eta istorioak 50. urteurrenean

Egilea: Irazabal, Jon / Calvo, Raquel Argitaletxea: Gerediaga Elkartea

Gerediaga Elkartearen historia dago jasota liburuan, baita Durangaldekoa ere, Izan ere, Gerediaga Elkartea eta Durangaldeak eskutik egin dituzte azken 50 urteak. Jon Irazabal 80ko hamarkadatik ibili da elkarterako lanean, eta Raquel Calvo kazetariak berriz, datu osagarriak eta protagonisten esperientziak bildu ditu.

Izenburua: Harat-honat. Jonki baten trajeria

Egilea: Mungia, Gerardo 'Pintxe' Argitaletxea: Txalaparta

Pastoral gisa idatzitako liburu honek Euskal Herrian bizi izan den historiazko aro bat du kontagai, Gerardo Mungia Pintxe egileak dioenez. Zuberoako pastorala hartu du ardatz, eta istorio ugarik osatzen dute, mota guztietako gaiak jorratuz.

Izenburua: Hilen xarma

Egilea: Perurena, Patziku Argitaletxea: Elkar

Azken 300 urte inguruan, Leitza eta inguruetan gertatu diren heriotza bortitzen berri jaso du Patziku Perurenak, bilketa historiko eta etnografiko itzel baten bitartez: batetik, udal, epaitegi eta elizetako artxiboak arakatu ditu; bestetik, herriaren memoria jaso, zaharrekin konfiantzan izandako solasaldi luzeen bitartez.

Izenburua: Hiri hondakin solidoak

Egilea: Alonso, Jon Argitaletxea: Txalaparta

Jon Alonsok (Iruñea, 1958) Hiri hondakin solidoak nobela argitaratu du aurten. Alonsok hirugarren aldiz aukeratu du Lanbas etakide ohi, preso ohi, arte salerosle ohi eta lapur ohia protagonista moduan, eta euskal kultur sistemaren eta, bereziki, euskararen gehiegizko arautze eta formalismoaren aurkako kritika bildu du bere lanean. Eleberriaren aurrerapena argitaratu zuen Berriak irailean.

Izenburua: Hiru sopranoak

Egilea: Mendiguren, Xabier Argitaletxea: Elkar

Hiru sopranoak, Xabier Mendiguren idazle eta Alex Orbe ilustratzaileak argitaratutako ipuina da: Aisha, Aiora eta Ane, futboleko lagunak dira, guztiz desberdinak itxuraz eta izaeraz, baina adiskide onak. Entrenamendu eta partiduetatik kanpo, hala ere, bakoitzak du bere bizitza, bere historia eta bere arazoak.

Izenburua: Hondamendia

Egilea: Montoia, Xabier Argitaletxea: Elkar

Hondamendia du izena Xabier Montoiaren (Gasteiz, 1955) ipuin-liburu berriak, eta izenburuko horixe da, hain zuzen, bilduma osatzen duten istorio guztiak biltzen dituen sentipena: txikizioa eta gainbehera.

Gora joan

Izenburua: Identitatea eta anomalia

Egilea: Apodaka, Eduardo Argitaletxea: Pamiela

Eduardo Apodaka (Bilbo, 1965) Soziologoa eta EHUko irakasleak argitaratutako saiakera da Identitatea eta anomalia. Apodakak euskalduntasuna eta identitate modernoa landu ditu batez ere, Juan Zelaia Saria jaso zuen Norberaren autonomia krisian lanarekin.

Izenburua: Ijitoen altxorra

Egilea: Arana, Aitor Argitaletxea: Ibaizabal

Aitor Arana (Legazpi, Gipuzkoa, 1963), genero askotako liburu ugari argitaratua da: ipuinak, eleberriak, haur eta gazte literatura, antzerkia... Literatur sariak ere erruz ditu irabaziak. Hizkuntzalari lanetan, esperantoari buruzko hainbat lanez gain, Nafarroako hainbat eskualdetako euskalkien azterketa sakonak egin ditu. Ibaizabal argitaletxearekin batera haurrentzako hainbat ipuin argitaratu ditu aurten, esaterako Ijitoen altxorra.

Izenburua: Ikastolak 2050

Egilea: Txapartegi, Iosu, Txapas Argitaletxea: Erein

Haran bildumako 13. alea da Ikastolak 2050. Ikastola mintzagai, orain arteko ibilbidea, erasoak eta erabakiak, gaurko egoeraren arrastoak, ikastolako komunitatea eta hezkuntzari dagozkion egokitzapen garrantzitsuak bildu ditu Iosu Txapartegi Txapas-ek; ikastolako lanetan murgilduta 30 urte pasa ditu.

Izenburua: Ilargiko zaindariak

Egilea: Arana, Aitor Argitaletxea: Ibaizabal

Aitor Arana (Legazpi, Gipuzkoa, 1963), genero askotako liburu ugari argitaratua da: ipuinak, eleberriak, haur eta gazte literatura, antzerkia... Literatur sariak ere erruz ditu irabaziak. Hizkuntzalari lanetan, esperantoari buruzko hainbat lanez gain, Nafarroako hainbat eskualdetako euskalkien azterketa sakonak egin ditu. Ibaizabal argitaletxearekin batera haurrentzako hainbat ipuin argitaratu ditu aurten, esaterako Ilargiko zaindariak.

Izenburua: Independentzia helburu

Egilea: Askoren artean Argitaletxea: Txalaparta

Izenburuak dioen moduan, independentzia da saiakera honen gai nagusia. Bertan, analisi eta iritziak bildu dituzte hainbat idazle eta adituek, hala nola, Unai Apaolazak, Imanol Galfarsorok, Jule Goikoetxeak eta Andoni Olariagak.

Izenburua: Intelektualismo morala eta herrien aurrerabidea

Egilea: Garmendia, Roman Argitaletxea: Erroteta

Roman Garmendia mediku eta filosofia ikaslearen lana da Intelektualismo morala eta herrien aurrerabidea. Errebelazioa ekialdeko kulturan gertatu delako horrek ez dakar ekialdeko kultura unibertsala izatea, errebelazioa bada, baina kulturen arragoan gaiztoena ez da derrigorrez unibertsal eta gainditu ezina.

Izenburua: Irlak

Egilea: Arrieta, Agustin Argitaletxea: Erein

Agustin Arrieta (Errenteria, Gipuzkoa, 1962) Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia irakaslea da, eta baita fikzio idazlea ere. Irlak narrazio bilduman 34 ipuin bildu ditu, neurri eta estilo askotakoak. Lehenengo ipuinak ematen dio izena bildumari.

Izenburua: Izarra eta astoa

Egilea: Arnal, Txabi Argitaletxea: Ibaizabal

Txabi Arnal (Ermua, Gipuzkoa, 1967) idazlearen eta Jon Gil ilustratzailearen haurrentzako ipuina da Izarra eta astoa. Gaizki itsatsita zegoen izar txiki bat Lurrera erori eta asto batekin topatuta, elkarrekin abenturak biziko dituzte.

Izenburua: Izendatzearen menturan

Egilea: Irigarai, Jose Angel Argitaletxea: Pamiela

Jose Angel Irigarai (Iruñea, 1942) idazle eta poetaren azken lana da Izendatzearen menturan. Irigaraik 2004an argitaratu zuen azken aldiz bere poesia lanetako bat, Zeharbidetan, Antonio Breschirekin batera. Bereak dira ere Urdinkara (1995) eta Joan-jinaren labirintoan (2002); narrazioan aldiz, bi lan diru kaleratuak: Gauerdiko ele galduak (1985) eta Denboraren mugan (2005).

Gora joan

Izenburua: Kai, txakur bidaiaria

Egilea: Morillo, Fernando Argitaletxea: Gaumin

Fernando Morillok (Azpeitia, Gipuzkoa, 1974) sortu du Kai txakurraren inguruko abentura ipuina, helburu zehatz batekin; irakurle gazteen hezkuntzan sakontzeko, haien eta animalien arteko hartu-emanen bitartez, eta eragin-truke horietatik atera litezkeen onura guztiak indartzeko asmoz.

Izenburua: Karanbola toxikoak

Egilea: Urzelai, Andoni Argitaletxea: Susa

Andoni Urzelai idazleak hamazazpi istorioekin osatutako narrazio liburua argitaratu du. Karanbola Toxikoak narrazio sortak istorio laburrak biltzen ditu, elkarren artean lotutakoak.

Izenburua: Kazetari amerikar baten egunkaria 2889an

Egilea: Verne, Jules Argitaletxea: Denonartean

Jules Verne (Naoned, Bretainia, 1828 ? Amiens, Frantzia,1905) idazle frantsesaren fikziozko lan honek humorea eta ironia erabiltzen ditu kazetaritzaren etorkizuna deskribatzeko Iker Serranok euskaratu du lana.

Izenburua: Kearen fiordoa

Egilea: Petxarroman, Iñaki Argitaletxea: Elkar

Iñaki Petxarroman (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1973) kazetariaren nobela Islandian dago kokatuta: Hiru itsasontzi abiatu dira, 1615. urteko udaberrian, Donostiatik Islandiara, baleak arrantzatzeko asmoz. Aurreko urteotan bezala, hango Ipar Mendebaldeko Fiordoetako magistratu Ari Magnussonekin sinatutako hitzarmen bat dute horretarako baimen. Alabaina, Danimarkako erregeak moztu egin nahi du kanpoko balezaleen jarduna, bere erresumaren monopolioa zaintze aldera.

Izenburua: Kortsarioen ostatua

Egilea: Fano, Dani / Gonzalez, Guillermo Argitaletxea: Ikastolen Elkartea

Dani Fano (Donostia, 1968) komikigileak, Guillermo Gonzalezekin batera, Donostia, Pasaia, Bermeo eta Zibur inguruan ibilitako kortsarioen abenturak bildu dituzte komikian.

Gora joan

Izenburua: Lainoa janez

Egilea: Igerabide, Juan Kruz Argitaletxea: Erein

Juan Kruz Igerabide (Aduna,Gipuzkoa, 1956) idazlearen lan berria argitaratu du Ereinek: Munduko disonantziek maitaleen borrokak dirudite (Hölderlin), eteten den oro berriro lotzen da, Bach-en fuga bariaziodun batean bezala edo poema dadaista batean bezala. Esku batek jakiteko grinari eusten dio, besteak bonba atomiko bati; esku batek pospolo izekiari eusten dio, besteak unibertsoaren ilunpe mugagabeari.

Izenburua: Laranja bat zaborretan

Egilea: Zubizarreta, Patxi Argitaletxea: Elkar

Laranja bat zaborretan, Patxi Zubizarreta idazlearen azken lana da: Toki pobre edo aberats batean ote zauden jakiteko, begiratu zakarrontziei. Zikinkeriaren ordez zakarrontziak ikusiz gero, ez pobre ez aberats izango da: turistikoa, horixe. Zikinkeria zakarrontzirik gabe ikusiz gero, pobrea derrigorrean. Eta jendea zikinkeria artean bizi baldin bada, oso-osoa pobrea izango da. Zikinkeriaz betetako munduko herri pobre batean gertatutako istorio harrigarri bezain ederra sortu du Zubizarretak.

Izenburua: Lili eta biok

Egilea: Saizarbitoria, Ramon Argitaletxea: Erein

Hiru urte dira Ramon Saizarbitoriak (Donostia, 1944) Martutene argitaratu zuenetik, eta besteak beste, Euskadi saria jaso zuen lan horrekin. Orain, Lili eta biok aurkeztu du: “Psikologo lagun baten bidez Lili ezagutu du Faustino Iturbe idazle adinean sartuak. Hamabost urteko neska azkarra da Lili, eskolan pattal dabilena, aspertu egiten delako”. 36ko gerrarekin lotutako gauza asko bildu ditu eleberrian.

Izenburua: Lur beldur

Egilea: Alberdi, Uxue Argitaletxea: Denonartean

Uxue Allberdi (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) idazle eta bertsolariak haur eta gazte literatur lan ugari argitaratu ditu aurten. Horietako bat Lur Beldur da; Idoia Beratarbide ilustratzailearekin elkarlanean, 8 urtetik aurrerako haurrentzako ipuina da Lur Beldur. Beldurra lehoi bat da. Eta barruan erbi bat du. Eta erbiak barruan uso bat. Eta usoak arrautza bat. Eta arrautza lehertu arte ez da hilko beldurra.

Izenburua: Lur eta Amets. Atzaparra zubian

Egilea: Elorriaga, Unai / Pelaez, Patxi Argitaletxea: Elkar

Gaztetxoei Euskal Herriko historia ezagutarazteko asmoarekin, Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia egitasmoa sortu dute Ikastolen Elkarteak, Elkar argitaletxeak eta Katxiporretak. Horrela, hainbat ipuin liburu sortu dituzte; tartean, Unai Elorriaga (Alkorta, 1973) idazleak eta Patxi Pelaez (Irun, Gipuzkoa, 1969) ilustratzaileak Atzaparra zubian ipuina sortu dute, Erromatarren inguruko abenturekin.

Izenburua: Lur eta Amets. Euskal Herriaren historia

Egilea: Askoren artean Argitaletxea: Elkar

Gaztetxoei Euskal Herriko historia ezagutarazteko asmoarekin, Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia egitasmoa sortu dute Ikastolen Elkarteak, Elkar argitaletxeak eta Katxiporretak. Hala, ipuin, liburu, bideo eta joko ugari argitaratu dituzte. Produktuak webgunean daude eskuragarri.

Izenburua: Lur eta Amets: Baiona ttipiko piratak

Egilea: Alberdi, Uxue / Pelaez, Patxi Argitaletxea: Elkar

Gaztetxoei Euskal Herriko historia ezagutarazteko asmoarekin, Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia egitasmoa sortu dute Ikastolen Elkarteak, Elkar argitaletxeak eta Katxiporretak. Horrela, hainbat ipuin liburu sortu dituzte Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) idazleak eta Patxi Pelaez (Irun, Gipuzkoa, 1969) ilustratzaileak. Baiona ttipiko piratak ipuinean, 1600 urteko Baionako dama batzuen eta piraten abenturak bildu dituzte.

Izenburua: Lur eta Amets: Gurarien harria

Egilea: Alberdi, Uxue / Pelaez, Patxi Argitaletxea: Elkar

Gaztetxoei Euskal Herriko historia ezagutarazteko asmoarekin, Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia egitasmoa sortu dute Ikastolen Elkarteak, Elkar argitaletxeak eta Katxiporretak. Horrela, hainbat ipuin liburu sortu dituzte Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) idazleak eta Patxi Pelaez (Irun, Gipuzkoa, 1969) ilustratzaileak. Gurarien harria ipuinak Gasteizko Erdi Aroko gremioen eta kaleen arteko harremana azaltzen du.

Izenburua: Lur eta Amets: Haizeak eraman zuen mapa

Egilea: Alberdi, Uxue / Pelaez, Patxi Argitaletxea: Elkar

Gaztetxoei Euskal Herriko historia ezagutarazteko asmoarekin, Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia egitasmoa sortu dute Ikastolen Elkarteak, Elkar argitaletxeak eta Katxiporretak. Horrela, hainbat ipuin liburu sortu dituzte Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) idazleak eta Patxi Pelaez (Irun, Gipuzkoa, 1969) ilustratzaileak. Haizeak eraman zuen mapa istorioa, 824 urtean kokatua, Eneko Aritza eta Iruñeko Erresumaren sorreraz mintzo da.

Izenburua: Lur eta Amets: Laurogei amonen altxorra

Egilea: Alberdi, Uxue / Pelaez, Patxi Argitaletxea: Elkar

Gaztetxoei Euskal Herriko historia ezagutarazteko asmoarekin, Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia egitasmoa sortu dute Ikastolen Elkarteak, Elkar argitaletxeak eta Katxiporretak. Horrela, hainbat ipuin liburu sortu dituzte Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) idazleak eta Patxi Pelaez (Irun, Gipuzkoa, 1969) ilustratzaileak. Laurogei amonen altxorra-n Zugarramurdiko istorioak dira protagonista, sorgintzat hartutako emakumeak eta amodio istorioak.

Izenburua: Lur eta Amets: Memoriaren ehiza

Egilea: Alberdi, Uxue / Pelaez, Patxi Argitaletxea: Elkar

Gaztetxoei Euskal Herriko historia ezagutarazteko asmoarekin, Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia egitasmoa sortu dute Ikastolen Elkarteak, Elkar argitaletxeak eta Katxiporretak. Horrela, hainbat ipuin liburu sortu dituzte Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) idazleak eta Patxi Pelaez (Irun, Gipuzkoa, 1969) ilustratzaileak. Memoriaren ehiza ipuinak 13.000 urte atzera egiten du, Ekaingo kobazuloetako biztanleen inguruko abenturak kontatzeko.

Gora joan

Izenburua: Maddi eta euskal sorginak

Egilea: Morillo, Fernando Argitaletxea: Gaumin

Maddiren abenturekin bigarren liburua argitaratu du Fernando Morillok. Aurrekoan Maddi eta euskal piratak kaleratu zuen, eta oraingoan, protagonistak Sarako leizeak bisitatuko ditu, bertako sorginen istorioetan murgilduz.

Izenburua: Makal sendoak

Egilea: Kazabon, Antton Argitaletxea: Denonartean

Antton Kazabon (Oiartzun, Gipuzkoa, 1954) idazlearen eta Jokin Mitxelena ilustratzailearen elkarlanaren fruitu da haurrentzako liburu ilustratu hau: ?Makal bat, makal bi, hiru makal bizi ziren erreka zulo batean zegoen zelaitxoan, Neguan zelaia zingira izatera ere heltzen zen. Lurrean ez zuten eguzki argi handirik izaten hiru zuhaitzek, oso toki ospela baitzen, laiotza, elutsa oso, lintzuraren antzeko, eguraldi txarreko egunetan...?

Izenburua: Maleta

Egilea: Doblatov, Sergei Argitaletxea: Erein-Igela

Sergei Doblatov (Errusia, 1941- AEB, 1990) idazle eta kazetari errusiarra, San Petersburgon igaro zuen bere bizitzaren zati handiena, harik eta AEBetara joan zen arte. Ironia eta absurdoa lagun, hainbat liburu argitaratu zituen. Emigrazioaren inguruan hausnarketa sakona eta sarkastikoa egin zuen Doblatovek. Bere obra ezagunetako bat euskaratu du Amaia Apalauzak.

Izenburua: Marimotots bakarrik

Egilea: Alberdi, Uxue / Tokero, Julen Argitaletxea: Elkar

Katxiporretak sortutako haurrentzako ipuin sorta berriaren aleetako bat da Marimotots bakarrik, Uxue Alberdi (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) idazleak eta Julen Tokero ilustratzaileak egina.

Izenburua: Martetarrak Zarautzen

Egilea: Zubeldia, Inaki Argitaletxea: Ibaizabal

Iñaki Zubeldia idazleak, Alai Zubimendi ilustratzailearekin batera, haurrentzako fikziozko istorioa argitaratu du: Martetarrek gogoan zeukaten 1969an Zarautza egindako espedizioa. Laster, berrogeita hamar urte beteko ziren bidaia hura gertatu zenetik. Bidaia berri bat egin nahi zuten, zarauztarrekin batera 50. urteurrena ospatzeko?

Izenburua: Mata-Hari, argiak eta ilunak

Egilea: Morillo, Fernando Argitaletxea: Gaumin

Fernando Morillo (Azpeitia, Gipuzkoa, 1974) idazle eta Gaumin argitaletxearen sortzaileak eleberri berria kaleratu du aurten: Mata-Hari, argiak eta ilunak. Mata-hari pertsonaia historikoan oinarritutako eleberria sortu du, baina erabat nobelatuta.

Izenburua: Mendafin usaineko iluntzeak

Egilea: Galardi, Aintzane Argitaletxea: Erein

Aintzane Galardi (Oiartzun, Gipuzkoa, 1969), Euskal Filologian lizentziatua da eta Kultur Baliabideen Kudeaketan espezializatua Deustuko Unibertsitatean. Aurretik beste bi poesia liburu ditu argitaratuak: Itoti urdinaren azpian (2005) eta Zirrikituak (2007).

Izenburua: Mundua betetzen zenuten

Egilea: Irastorza, Tere Argitaletxea: Pamiela

Heriotza da Tere Irastortzaren (Zalibia, Gipuzkoa, 1961) Mundua betetzen zenuten liburua zeharkatzen duen elementu nagusia. Ez da heriotza poesiarako langai izan duen lehen aldia. Idazlearen ibilbideko hamaikagarren lan honetan, tragikotasuna alboraturik, bizitzaren osagarritzat landu du heriotza.

Izenburua: Munduko Poesia Kaierak. Poema antologia

Egilea: Bachmann, Ingeborg Argitaletxea: Susa

Munduko Poesia Kaierak bildumako 10, 11 eta 12 liburuak plazaratu berri ditu Susak, eta horren barruan, Ingeborg Bachmannen poesia antologia atondu eta euskaratu du Nagore Tolosa (Berastegi, 1982) itzultzaileak. Tolosaren arabera, Bachmannentzat, poetaren eginkizuna gizon-emakumeak ametsetik esnarazi eta hausnartzera bultzatzea zen, errealitateaz jabe zitezen, baina asmo horrekin bat ez zetorren harrera izan zuen.

Izenburua: Munduko Poesia Kaierak. Poema antologia

Egilea: De Sena, Jorge Argitaletxea: Susa

Munduko Poesia Kaierak bildumako 10, 11 eta 12 liburuak plazaratu berri ditu Susak, eta horren barruan, Jorge de Sena (Lisboa, 1919-AEB, 1978) idazlearen Poema antologia euskaratu du Rikardo Arregi kazetari eta itzultzaileak.

Izenburua: Munduko Poesia Kaierak. Poema antologia

Egilea: Montale, Eugenio Argitaletxea: Susa

Munduko Poesia Kaierak bildumako 10, 11 eta 12 liburuak plazaratu berri ditu Susak, eta horren barruan, Anjel Lertxundi idazleak Eugenio Montaleren poema antologia bildu eta euskaratu du. Montaleren poesia «hondakinen poesia» da, Lertxundik dioenez. hondakinetako elementuren bat, elementu baztertu bat agertzen da sarri Montaleren poemetan, esanahi poetikorik izan gabekoa, poeman deklaratzen duena argiztatzen.

Gora joan

Izenburua: Nafarroako auziaz

Egilea: Gartzia, Pruden Argitaletxea: Elkar

Lau saiakera labur bildu ditu Pruden Gartzia historialariak, laurak ere Errenazimentuan kokatuak eta Nafarroako Erresumaren galerarekin lotura dutenak. Martin Azpilikuetak, XVI. mendean nafarrek independentzia galdu ondoren, izandako jokabidea eta garrantzia aztertzen du batek; Erasmo Rotterdamgoak Julio II. Aita Santuaren kontra idatzitakoa beste batek; Tomas Mororen figura hirugarrenak, eta Azpilikueta beraren ama-hizkuntza azkenak.

Izenburua: Nafarroan filosofatuz

Egilea: Aintziart, Piarres Argitaletxea: Elkar

Donejakue bide nafarra oinarri, Piarres Aintziartek (Heleta, Nafarroa Behera, 1937) Nafarroan filosofatuz liburua argitaratu du. Lau aldiz egin du Donejakue bidea, eta bertan bizitako esperientziak bildu ditu bidaia liburuan.

Izenburua: Nahla

Egilea: Fernandez, Oihane Argitaletxea: Ibaizabal

Nahlaren istorio hunkigarria sortu du Oihane Fernandezek: Nahlaren gurasoak marokoarrak dira. Mboreren gurasoak aldiz, are urrunago dagoen herrialde batetik etorri dira; Senegaletik. Nahla eta Mbore lagun handiak egingo dira, baina egun batean, Salhi tapiz saltzailea desagertu egingo da.

Izenburua: Neguko egunerokoa

Egilea: Auster, Paul Argitaletxea: Txalaparta

Neguko egunerokoa euskaratu du Oskar Aranak (Aramaio, ), Paul Auster (New York, 1947) idazleak bere buruarekin «baketzeko» idatzitako lan pertsonala. Euskarara sarritan ekarritako idazlea da Auster. Brooklyngo erokeriak (2006), Bidaiak scriptoriumean zehar (2007), Gizona ilunpean (2008), Ikusezin (2009) eta Sunset Park (2010) argitaratu ditu Alberdaniak, guztiak Aranak itzuliak.

Izenburua: Nik ere nahiko nuke mango bat

Egilea: Alonso, Aitziber Argitaletxea: Denonartean

Aitziber Alonso (Donostia, 1971) ilustratzaileak sortutako istorioa da Nik ere nahiko nuke mango bat. Haurrentzako ipuina da, Miren Juaristik ilustratua.

Izenburua: Nina Waita. Arupu baten itzaletan

Egilea: Peillen, Txomin Argitaletxea: Utriusque Vasconiae

Saiakera lan mardula argitaratu du aurten Txomin Peillen (Paris, 1932) euskaltzain ohi eta idazleak. Mota guztietako lanak kaleratu ditu Peillenek, eta aurretik ere landu ditu hainbat saiakera, esate baterako, Euskaldunen ingurugiroan (espazioa eta denbora) (2001), Bosquejos vasco-uruguayos (2003), eta Baloreak Euskal Herrian eta beste gizarteetan (2005).

Gora joan

Izenburua: Olentzero eta Mari Domingi

Egilea: Añorga, Pello / Mitxelena, Jokin Argitaletxea: Elkar

Pello Añorga (Oiartzun, Gipuzkoa, 1956) idazleak eta Jokin Mitxelena (Donostia, 1962) ilustratzaileak sortu dute Gabonetan girotutako haurrentzako ipuina.

Izenburua: Orain hilak ditugu

Egilea: Jaio, Karmele Argitaletxea: Elkar

Bizitzak heriotzarekin kontaktu estuagoan jarri du azken urteetan Karmele Jaio (Gasteiz, 1970). Horri buruz eta beste hainbat konturi buruz mintzatu da Orain hilak ditugu liburuan, narratibatik poesiarako jauzia emanez.

Izenburua: Orein bihurtu zen neska

Egilea: Landa, Mariasun Argitaletxea: Erein

Haur eta gazteentzako Orein bihurtu zen neska liburua argitaratu du Mariasun Landak (Errenteria, Gipuzkoa, 1949). Bere hitzetan, orein bihurtutako neskaren ipuinaren gainean sortutako bariazio eta gaurkotze saioa da Landak sortutako ipuina.

Izenburua: Orratzak baino hariak luzeago behar du izan

Egilea: Askoren artean Argitaletxea: Legorreta, Oroimen historikoa. Utriusque Vasconiae

Mikel Gerriko, Urko Etxeberria eta Jon Diaz koordinatzaileen eskutik, Legorretako Oroimen Historikoa taldeak Orratzak baino hariak luzeago behar du liburua argitaratu du. 1932tik 1978ra bitarteko aldiaren kontaketa historikoa egiten du saiakerak: II. Errepublika, 1936ko gerra, gerra ondorena, frankismoaren errepresioa, eta 1960-70eko hamarkadetako euskal kulturaren, hizkuntzaren eta langileriaren berpizkundea bildu eta kontatu dituzte.

Izenburua: Oz-eko azti harrigarria

Egilea: Frank Baum, Lyman Argitaletxea: Denonartean

Juan Kruz Igerabidek euskaratutako Lyman Frank Baumen haurrentzako ipuinak folklorea, elezaharrak, mitoak eta amandre ipuinak biltzen ditu, gaztetxo osasuntsu orok senez maite eta estimatzen dituzten istorio fantastikoak, harrigarriak eta nabarmenki errealitatetik kanpokoak haien eskuetan utziz.

Gora joan

Izenburua: Parranda

Egilea: Blanco-Amor, Eduardo Argitaletxea: Igela

A Esmorga, Eduardo Blanco-Amor (Galizia, 1897-1979) idazleak sortutako nobela euskaratu du Ramon Etxezarretak (Urrestilla, Azpeitia, Gipuzkoa, 1954). Parranda-n gizarte marjinaleko mundu oso bat agertzen du idazleak, prostitutaz eta gizasemez osatutako azpimundua, egun bateko parranda ero batean bildua eta erloju tragiko batek heriotzara bultzatzen duena. Eleberriak eragin handia izan zuen galegozko narratibaren berritzean; Ignacio Vilar zinemagileak nobelaren egokitzapena aurkeztu du aurten.

Izenburua: Patata, patata!

Egilea: Amuriza, Miren / Tokero, Julen Argitaletxea: Elkar

Katxiporretak sortutako haurrentzako ipuin sorta berriaren aleetako bat da Patata, patata!, Miren Amurizak (Berriz, Bizkaia, 1990) idazleak eta Julen Tokero ilustratzaileak egina.

Izenburua: Patioan

Egilea: Egaña, Arrate Argitaletxea: Elkar

Arrate Egañaren (Errenteria, Gipuzkoa, 1963) Patioan liburuak aurtengo Mikel Zarate haur literatura saria irabazi du. Istorioak Malen izeneko neskatoa du protagonista. Eskolako jolas orduan, mutilak patioan futbolean ari direnean, patioaren erdian jartzea erabakitzen du protagonistak, hortxe egon gura duelako. Malenen jarrerak, baina, hainbat arazo sortuko ditu. Amaia Arrazolak ilustratu du liburua.

Izenburua: Pirritx maiteminduta

Egilea: Alberdi, Uxue / Tokero, Julen Argitaletxea: Elkar

Katxiporretak sortutako haurrentzako ipuin sorta berriaren aleetako bat da Pirritx maiteminduta, Uxue Alberdi (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) idazleak eta Julen Tokero ilustratzaileak egina.

Izenburua: Porrotx lagun artean

Egilea: Alberdi, Uxue / Tokero, Julen Argitaletxea: Elkar

Katxiporretak sortutako haurrentzako ipuin sorta berriaren aleetako bat da Porrotx lagun artean, Uxue Alberdi (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) idazleak eta Julen Tokero ilustratzaileak egina.

Izenburua: Pupu eta Lore jeloskor

Egilea: Alberdi, Uxue / Tokero, Julen Argitaletxea: Elkar

Katxiporretak sortutako haurrentzako ipuin sorta berriaren aleetako bat da Marimotots bakarrik, Uxue Alberdi (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) idazleak eta Julen Tokero ilustratzaileak egina.

Izenburua: Puzkertin

Egilea: Mendiguren, Xabier Argitaletxea: Elkar

Haurrentzako istorio dibertigarria sortu dute Xabier Mendiguren eta Eider Eibarrek: Peru eta Marixe bikote maitemindu bat dira. Peruk, gauetan, puzker galantak botatzen ditu ohean. Marixe, hotzak egoten denez, galtzerdi eta guzti sartzen da ohean, eta ohe barruan kentzen ditu. Gau batean, Peruren puzker bat Marixeren galtzetin baten barruan sartu zen, eta elkartze horretatik izaki harrigarri bat sortu zen: Puzkertin. Umorez eta fantasiaz beteriko abentura.

Gora joan

Izenburua: Ros

Egilea: Meabe, Miren Agur Argitaletxea: Erein

Miren Agur Meabe (Lekeitio, Bikaia, 1962) idazleak haurrei eskaini die bere azken lana. Hala, Gari izeneko haur baten eta bere astakumearen harremana kontatzen du Ros izeneko ipuinean.

Gora joan

Izenburua: Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat

Egilea: Foster Wallace, David Argitaletxea: Pasazaite

David Foster Wallace (1962-2008) idazle estatubatuarraren hainbat lan itzuli ditu Danele Sarriugartek (Elgoibar, Gipuzkoa, 1989). Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat saiakera umoretsua da, Karibe itsasotik doan itsas bidaialdi batean girotuta.

Izenburua: Sendagaia

Egilea: Olaizola, Jesus Mari 'Txiliku' Argitaletxea: Elkar

Sendagaia, Jesus Mari Olaizola Txiliku-k eta Bruno Hidalgo ilustratzaileak sortutako ipuina da: Amur ibaiaren bestaldean dagoen lurralde batean gertatzen da. Hantxe dagoen lau teilatu gorriko etxe dotore batean bi agure zahar bizi dira, ederki asko zaintzen duten baratze baten alboan.

Izenburua: Sumisioa

Egilea: Houellebecq, Michel Argitaletxea: Meettok

Michel Houellebeqc (Saint Pierre, Frantzia, 1958) idazlearen aurtengo lana euskaratu du Gerardo Markuletak (Oñati, 1963). Houellebeqcen lanak eztabaida handia sortu du, Frantzia Estatu Islamikoan bihurtutako fikziozko etorkizuna deskribatzen baitu.

Gora joan

Izenburua: Tartaroa. Mina, boterea eta egia

Egilea: Uranga, Mitxelo Argitaletxea: Pamiela

Mitxelo Urana (Berango, Bizkaia, 1978) idazleak hainbat saiakera egin ditu euskal kultura eta identitatearen inguruan. Tartaroa. Mina, boterea eta egia liburuan, zorigaitza eta zoriontasuna dira gai nagusiak. Zoriontasuna inoiz baino gehiago eta nabarmenki ospatzen duen kultura eta garaia bizi omen dugu, paradoxikoki zoriontasunaren behar handien duen kultura denean hain justu. Ustezko zoriontasun hipermodernoa desertuko baldintzek eragindako ilusioa baino ez da, espejismoa.

Izenburua: Txo, Mikmak txikia

Egilea: Maia, Jon / Tokero Julen Argitaletxea: Elkar

Txo Mik mak txikia , Jon Maiak idatzi eta Julen Tokerok ilustratutako ipuina da: Txo mik mak indioa da, itsasoaren bestaldetik Euskal Herrira iritsia. Pasaiako portuan ezagutuko du Albaola Faktoria. Bertan aurkituko du Roke, arotza, San Juan baleontzia egiten.

Gora joan

Izenburua: Ulises

Egilea: Joyce, James Argitaletxea: Igela

James Joyceren (Irlanda, 1882- Suitza, 1941) Ulises eleberria, XX. mendeko literaturako mugarri bat adituen ustez, euskaraz irakur daiteke Xabier Olarraren (Tolosa, Gipuzkoa, 1951) itzulpenari esker. Hiru urte eman ditu Olarrak Joyceren lan ezagunena euskaratzen.

Izenburua: Ultimes d?chets

Egilea: Borda, Itxaso Argitaletxea: maiatza

Itxaro Borda (Baiona, 1959) idazlearen Ultimes déchets (Azken hondakinak) lan berria nobela beltza da. Euskaraz idatzita dago, eta argitalpenean frantsesera emana dago ere. Egilearen esanetan, mikronobela bat da.

Izenburua: Urpekariak

Egilea: Etxegoien, Fermin Argitaletxea: Erein

Fermin Etxegoien (Oñati, Gipuzkoa, 1966) idazlearen nobela Gironako herri turistiko batean girotuta dago. Aita-semeak Meda uharteetara doaz beren urpekaritza bataioa egitera. Itsas bidaiatxoan, ama-alaba batzuk ezagutu dituzte, eta bi gazteen artean begiradak gurutzatuko dira. Guraso eta nerabeen arteko harremanez mintzo da Etxegoien.

Gora joan

Izenburua: Wagner auziaz

Egilea: Etxarte, Hedoi Argitaletxea: Jakin

Richard Wagner (Leipzig, Alemania, 1813-Venezia, Italia, 1883) musikagileari buruzko lau testu euskaratu eta hitzaurre bat gehituta argitaratu ditu Hedoi Etxartek Wagner auziaz liburuan. Besteak beste, Wangermee, Clement, Zizek eta Badiou idazleen testuak bildu ditu bertan.

Gora joan

Izenburua: X hil da

Egilea: Agirre, Alaine Argitaletxea: Elkar

Alaine Agirreren (Bermeo, Bizkaia, 1990) bigarren eleberria da X hil da. Haurrentzako hainbat liburu ere idatzi ditu, eta aurten Lazarillo saria irabazi du Martin album ilustratuarekin. Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983) ilustratzailearekin batera. X hil da eleberrian, maitearen galeren arrazoiak aipatzen ditu idazleak: heriotza, ihesa, asperdura, traizioa... Herio eta galbideen atze-aurreak xeheki aztertzen ditu bere protagonistak, eta intentsitate harrigarria dute pasarteek.

Izenburua: Xola eta lapurra

Egilea: Atxaga, Bernardo Argitaletxea: Erein

Holaxe bizi da Xola haurrentzako ipuin bildumaren ale berria argitaratu du Bernardo Atxagak (Asteasu, Gipuzkoa, 1951). Xola txakurraren azken abenturan, gangster batzuk entzungo ditu bizilagunen etxean lapurretan. Mikel Valverdek ilustratu du ipuina.

Gora joan

Izenburua: Zabal-en isuria (1973-1976) ezker abertzalea paradigma berrien aurrean

Egilea: Iztueta, Paulo Argitaletxea: Utriusque Vasconiae

Paulo Iztuetak (Berastegi, Gipuzkoa, 1941) Zabal aldizkariaren historiaren inguruan saiakera argitaratu du. Frankismoarekin bukatu zen aldizkariaren ibilera, baina hark irekitako bidetik garatu dira geroko hainbat ideia, gogoeta, asmo eta kezka.

Izenburua: Zomorroen kluba

Egilea: Martinez, Laida Argitaletxea: Erein

Laida Martinez (Bilbo, 1965) idazleak azken urteotan hainbat ipuin eta eleberri bat idatzi eta argitaratu ditu, literatur sariak irabaziz. Zomorroen kluba gaztetxoentzako nobela ilustratua da.

Izenburua: Zorion klandestinoa

Egilea: Lispector, Clarice Argitaletxea: Erein-Igela

Iñigo Roquek euskaratu du Clarice Lispector idazle brasildarraren eleberri ezagunetako bat: Zorion klandestinoa. Lispector garrantzi handiko idazlea izan zen, eta bere obra oinarritzat hartu dute idazle feministek.

Izenburua: Zu

Egilea: Lertxundi, Anjel Argitaletxea: Erein

Bizitzaren udazkenean sakontzen duen nobela da Anjel Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1948) idazlearen azkena, heriotzaren ezinbestekotasuna bizitzaren liluraz hesitu nahi agonikoa. 2012ko uztailaren 19an aldatu zen betiko liburu honetako protagonisten bizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia du. Orduantxe sortzen da Zu, eta bere eguneroko bizitzak zerikusi gutxi izango du iraganekoarekin.

Izenburua: Zurrunbidea

Egilea: Sureau, Fracois Argitaletxea: Utriusque Vasconiae

Fraçois Sureau (Paris, 1957) idazle, abokatu eta teknokrataren lana itzuli dute Maite Berrogain eta Jokin Apalategik. Idazle saritua da Sureau; École nationale d'administration (ENA) eskolan ikasia, Frantziako ekonomia aldizkari bateko zuzendaria da, eta Pierre Claver elkarteko kide ere da; elkarte horrek errefuxiatuei laguntza legala eskaintzen die.

Gora joan

Izenburua: [Izenburua zehaztu gabe]

Egilea: Sarrionandia, Joseba Argitaletxea: Pamiela

Pamelak aurkeztu duen Joseba Sarrionandia (Iurreta, Bizkaia, 1958) idazlearen liburu berriak egilearen hitzaldi bat du oinarri: Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko Euskal kulturgintzaren transmisioa ikastaroan emandakoa. Hitzaldiaren edukiekin batera, han jasotako beste hainbat ekarpen ere jasotzen ditu.

Gora joan
Diskoak

*Oharra: Izenburuaren arabera zerrendatuta daude.

Izenburua: Abesti bat gutxiago

Egilea: Lou Topet / Cano, Harkaitz Argitaletxea: Autoekoizpena

Hainbat musikari estatubatuarren moldaketez osaturiko disko-liburua ondu dute Lou Topetek eta Harkaitz Canok Abesti bat gutxiago-n. Besteak beste, Pete Seeger, Jon Hiatt, Billy Bragg, Wilco eta Mick Jaggerren abestiak moldatu dituzte taldeak eta idazleak.

Izenburua: Amnesia

Egilea: Hutsa Argitaletxea: Taupaka

Maria Rivero kantariak eta Eriz Perez gitarristak osatzen dute Hutsa bikote akustikoa. Beren laugarren diskoa dute Amnesia, eta crowdfunding bidez atera dute aurrera lana.

Izenburua: Ardatza

Egilea: Estankona Argitaletxea: Autoekoizpena

Behin eta Berriz, Iniezione eta Arean taldeetan aritu zen Borja Estankona (Artea, Bizkaia, 1979) bakarka hasi aurretik. Geroztik, rock soinuaren aldeko apustua berretsi du, blues, post-rock eta country ukituekin. Ardatza du bere laugarren diskoa.

Izenburua: Aurri gara

Egilea: Izaki Gardenak Argitaletxea: Elkar / Oihuka

Bere ibilbideko hirugarren diskoa kaleratu du Izaki Gardenak taldeak: Aurri gara, Azken lana barrurantz emandako jauzi baten moduko zerbait izan da Jon Basaguren abeslari, gitarra jotzaile eta konpositorearentzat. Bere esanetan, Folk-rock estiloarekin jarraitu dute, baina soinua goxatuz.

Izenburua: Azken gezia

Egilea: EH Sukarra Argitaletxea: Elkar / Oihuka

Mikel Gorosabel Norton eibartarrak gidatu du EH Sukarra taldea haren sorreratik. Hogei urtetik gora igaro dira Gaztea irratiak antolaturiko lehen maketa lehiaketa irabazi zuenetik, eta geroztik zortzi disko argitaratu ditu. 2013An argitaratu zuten Uhinak azken lana, eta aurten, Azken gezia diskoa kaleratu dute.

Gora joan

Izenburua: Bazan ordue

Egilea: Sueder Argitaletxea: Elkar / Oihuka

Gernikako Sueder taldeak, herrian aurretik sortutako beste rock talde batzuen arrastoari helduta, soinu trinko eta lehen entzunaldiko kantu bizi-biziak eskaintzen ditu, taldekideen adin gazteari dagokion gogoa kantuen kalitateari gehituta. Beren lehen diskoa dute Bazan ordue.

Izenburua: Belatxa

Egilea: Bedaxagar, Jean Mixel Argitaletxea: Elkar / Oihuka

Jean Mixel Bedaxagarrek Belatxa diskoa kaleratu du, herri kantuekin eta propioekin osatutakoa. Bizi osoko esperientziak bildu ditu bertan; ibilbideko laugarren diskoa du hau.

Izenburua: Beldurrik ez

Egilea: En Tol Sarmineto Argitaletxea: Baga Biga

En Tol Sarmiento Arabako Errioxako Ska musika talde euskalduna da. 2005ean sortua, 2012an atera zuren lehen diskoa, eta aurtengoa kaleratutako beren hirugarren lana dute. Bestalde, taldeak Araba Euskaraz jairako Piztu euskara abestia eta bideoklipa sortu ditu aurten.

Izenburua: Bidea

Egilea: Eratu Argitaletxea: Mauka

Aitor Agirrek (bateria), Joseba Luzuriagak (baxua eta koruak) eta Unai Olaldek (gitarra eta ahotsa) sortutako taldea da Eratu. 2010 urtean batu zen hirukotea, eta ordutik hirugarren diskoa argitaratu berri dute. Eratuk asko du metaletik, rocketik eta baita pop edo zaindutako melodietatik.

Izenburua: Bideak

Egilea: 2ZIO Argitaletxea: Autoekoizpena

2ZIO rap taldeak Bideak izeneko bigarren diskoa argitaratu berri du. Pausuz pausu lehen diskoa 2013an kaleratu zuten, eta bi urteren ondoren 16 abesti berrirekin bueltatu da taldea. Berrian urrian argitaratutako kritika irakurri daiteke hemen.

Gora joan

Izenburua: Debalde festa

Egilea: Igelaren Banda Argitaletxea: Elkar / Oihuka

Hirugarren diskoa kaleratu du Igelaren Bandak, Debalde festa izenekoa. Bertso doinu zahar eta modernoagoen interpretazio guztiz librea egin dute hamahiru kantutan. Oskorritik kanpo, Euskal Herriko tradizioko doinuak eta erritmoak jazzaren espirituarekin edo askatasunarekin lantzeko asmoarekin sortu zuen Bixente Martinezek Igelaren Banda talde instrumentala.

Gora joan

Izenburua: E

Egilea: Enkore Argitaletxea: Baga Biga

Elektronika eta dance kutsuko erritmoak gehitu dizkio Enkorek bere rockari, eta inoizko diskorik dantzagarriena kaleratu dute: E. Kalifornian sortutako hardcorearen xarma melodikoa eta erritmoak bere eginez, Bilboko laukoteak kantu zuzenak, erraz gogoratzen diren leloak eta kontu handiz txertatutako koruak aurkezten ditu. Gaztea irratiko maketa lehiaketa irabazi zuten 2010. urtean.

Izenburua: Egunkari ezkutua

Egilea: Zura Argitaletxea: Elkar / Oihuka

Hainbat urtez isilik egon den Zura taldeak Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua eleberrian oinarritutako Egunkari ezkutua diskoa kaleratu du aurten. Txillardegiren liburua birpentsatu du taldeak, rockaren estetikan kokatuz.

Izenburua: Egunsentiaren kantak

Egilea: Berzaitz, Pier Paul Argitaletxea: Aztarna

Guk taldeko partaide izandakoa, Zuberoako abeslari Pier Paul Berzaitzek (Muskildi, Zuberoa, 1952) mota guztietako lanak egin ditu; besteak beste, hainbat pastoral idatzi eta zuzendu ditu, antzezlanak sortu ditu eta Orreaga eta Amaiur ikuskizunak estreinatu ditu. Orain, zazpigarren diskoa kaleratu du.

Izenburua: Egurre

Egilea: Imuntzo eta Beloki Argitaletxea: Elkar / Oihuka

Juan Ramon Azpitarte Imuntzo-k (soinu txikia) eta Eleuterio Jauregi Beloki-k (panderoa, ahotsa) erritmo berriak erantsi dizkiote trikiti tradizionalari 1991n elkarrekin jotzeari ekin ziotenetik: tex-mex, cajun, countryÂ… Ibilbide oparoa garatu dute hogei urtean, eta aurten, beren bederatzigarren diskoa kaleratu dute.

Izenburua: Elkar Estudioa Sesioak Vol. 2

Egilea: Askoren artean Argitaletxea: Elkar / Oihuka

Maiatzean Hamaika Telebistaren partaidetzarekin, Elkar estudioan egin ziren zuzeneko kontzertuetatik (bederatzi talde berri denetara), talde bakoitzaren kantu bana biltzen ditu bilduma honek.

Izenburua: Emaidazu mainstream

Egilea: Tutan Come On Argitaletxea: Autoekoizpena

Ibilbide luzeko musikariek osaturiko banda da Tutan Come On. Oscar Conde Kanda gitarristak eta Ibon Salterain bateria jotzaileak osatzen dute egitasmo hau. Biko formatuan taularatzen dira, eta stoner-rockak eta punkak eskua elkar ematen duten giro bortitzetara bideratzen dute euren musika. Hirugarren lana dute Emaidazu mainstream.

Izenburua: Esna

Egilea: Esne Beltza Argitaletxea: 5Gora

Bosgarren diskoa grabatu du Esne Beltzak Bardozen (Lapurdi), Paxkal Etxepareren estudioan: Esna. Disko bikoitza egin dute oraingoan. Beste behin Jon Garmendia Txuria-k idatzi ditu kantuen letrak eta taldekideen artean bi aurpegi berri daude: Pini abeslaria eta Aitor Valcarlos tronpeta jotzailea.

Izenburua: Estimulosensible

Egilea: Biluzik Argitaletxea: Autoekoizpena

Ibai Sanz eta Gorka Cia gitarra jotzaileek, Borja Gurrea baxu jotzaileak, Pello Iturria bateria jotzaileak eta Maialen Gurbindo abeslariak osatutako Iruñeako taldea da Biluzik. Lehen diskoa sortu dute, pop eta rock estiloak uztartuz.

Izenburua: Eta metaforak greba egin zeben

Egilea: Jupiter Jon Argitaletxea: Bidehuts

Jupiter Jon taldea oihanetik dator lehengoan bezala, eta disko berrian 10 kantu bildu ditu. Disko heterogeneoa osatu dute taldekideek: Paleolitikoa eta gero Elvis kantuko rockabilly kutsuko oilo-onomatopeiak, Satanak piezako alboka, Navajo Kodigoan kantuko afrikanismoa, Ipar Poloko alkatea-n jositako gitarra eta baxu angeluarrak, Festa komunista Genzano di Roman abestiko dub giroa eta Gansterrak operara doaz abestiko lirismoa bildu dituzte.

Gora joan

Izenburua: Fergusons

Egilea: Fergusons Argitaletxea: Autoekoizpena

Iñigo Hurtadok eta Kristof Saint Georges-ek aurten Hendaian sortutako taldea da Fergusons. Lehen diskoa Euskal Herrian grabatu dute, betiko adiskideek lagundurik: Iñaki Plaa baterian eta Mika Garcia gitarran. Frantsesez, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez kantatzen dituzte beren abesti intimistak. Taldekideen hitzetan, "errukirik gabe bere haurrak erailtzen dituen mundu ero baten aurka bihotzetik jalgitzen den oihu bat da Fergusons".

Gora joan

Izenburua: Galarrena

Egilea: McOnak Argitaletxea: Mauka

Urtebeteko atsedenaldiaren ondotik, McOnak taldea bueltan da disko berri batekin. Galarrena du izenburua eta taldeak duen ohiko indarra bildu dute oraingoan ere lekeitiarrek.

Izenburua: Garaitu ez gaituztelako

Egilea: Iheskide Argitaletxea: Mauka

Iheskide taldeak hamar urte baino gehiago darama lanean, eta azken diskoa atera zutenetik urtebete igarota, lan berria aurkeztu du aurten punk-rock taldeak. Azken urteetako lana bildu zuten aurreko diskoan, eta honetan, lan berriak eskainiko ditu taldeak.

Izenburua: Garden

Egilea: Alos Quartet Argitaletxea: Syntorama

Duela hamasei urte abiatutako ibilbideari segida eman dio Alos Quartet taldeak Garden hirugarren diskoan. Dantzaren estetika jorratuz, hamahiru abestietako bi kantatuak egin ditu taldeak, Eñaut Elorrieta eta Silvia Iriondoren ahotsekin.

Izenburua: Grabitatea

Egilea: Kometa Argitaletxea: Autoekoizpena

Kometa taldea, Smoking Hil taldearen errautsetatik sortu zen 2012. urtean. Hiru kidez osatuta, Andoni Bonafau (gitarra eta ahotsa), Juan Valdelana (baxua) eta Mikel Gurrutxaga (bateria), lehen diskoa atera zuten 2013an. Orain, Bianako hirukoteak beren bigarren lana kaleratu dute.

Izenburua: Gure eroyak

Egilea: Bi Bala Argitaletxea: Bonberenea

Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxaga bertsolarien inguruan eratutako taldea da Bi Bala. Iaz Wasabi diskoa kaleratu zuten, eta aurten Gure eroyak lana aurkeztu dute; hamar abestirekin osatutako bilduma aurreko lanari tiraka dator, bertso-rock estiloari jarraiki.

Gora joan

Izenburua: Hamabost

Egilea: Nire Argitaletxea: Bidehuts

Ivan Zabalegi Donut eta Lisabö taldeetako bateria jotzaile ohiaren bakarkako proiektua da Nire. Orain arte grabatutako disko bakarrean gitarra hartu eta country alternatiboko doinuetara jo du. Berrian urrian argitaratutako kritika irakurri daiteke hemen.

Izenburua: Hameka begira

Egilea: Xutik Argitaletxea: Autoekoizpena

Hirugarren diskoa atera du arten Xutikek. Zpeiz Mukakiren izpirituak oso present segitzen du Lapurdi eta Nafarroa Beherako taldean. Erritmoekin jolastuz, sustrai beltzak egokituz, eta besteen hitzak jantziz (Amets Arzallus, Jon Maia edota Josu Martinezenak) iritsi dira Hameka begirada hirugarren lanera. Reggaea, hip-hopa, runba edota folk-punka entzun daiteke lan koloretsu honetan.

Izenburua: Han

Egilea: Han Argitaletxea: Bonberenea

Han taldea urte luzez agertokietan ibilitako musikariek osatzen dute; besteak beste, Non Demontre, Mokaua eta Yakuzi taldeetan ibiliak dira. Indie rock uretan murgildutako taldea da, eta beren lehen diskoa argitaratu dute aurten.

Izenburua: Hemen gara

Egilea: The Friday's Crew Argitaletxea: Mauka

The Fridays Crew taldea, izenak dioen moduan, ostiraletan elkartzen ziren bost lagunek osatutako punk-oi! Musika taldea da. 2005 inguruan hasi ziren elkartzen Azpeitiko Zubizarreko musika lokaletan. Seme Putiek, Patadazo, Apunta edo eta Korrosion Cerebral taldeetako partaideek osatutako musika proiektua izan zen. Aurten, beren hirugarren diskoa kaleratu dute.

Izenburua: Hurrengoan bai

Egilea: Puto Amoak Matematiketan Argitaletxea: Autoekoizpena

Seigarren lana kaleratu du Puto Amoak Matematiketan PAM taldeak. Rock klasikoa, glam kutsukoa eta new wave tankerako pop kantuak biltzen ditu Hurrengoan bai-k. “Kantu batek ez du aurrekoa gogorarazten, bakoitzak badu bere nortasuna, bere berezitasuna”, azaldu du taldeak.

Gora joan

Izenburua: Inoiz egin dugun diskorik onena

Egilea: Ze Esatek Argitaletxea: Bonberenea

Bonberenea estudioa eta Karlos Osinaga soinu teknikaria aukeratu ditu Azpeitiko Ze Esatek! ska-rock taldeak bere bosgarren diskoa grabatzeko. Haize atalak pisu handiagoa hartu du Ze Esatek!-en hamar kantu berrietan, eta inoiz baino alaitasun gehiagorekin osatu dute diskoa.

Izenburua: Izenburua erabakitzeke

Egilea: Bidaia Argitaletxea: Autoekoizpena

Mixel Ducauk, Errobi eta Zaldibobo taldeetako kide ohiak, eta Caroline Phillipsek osatzen dute Bidaia. Egiazko euskal nortasuna duen musika sortzea du helburu bikoteak, beren hitzetan. Azken lana 2011an argitaratu zuten, Agur Shiva izenekoa.

Gora joan

Izenburua: JP Lohian & Klonen Klana

Egilea: JP Lohian & Klonen Klana Argitaletxea: Autoekoizpena

Joseba Ponce (DUT, Kuraia, Lisabö) da JP Lohian & Klonen Klanaren atzean dagoen musikaria. Bakarlari moduan lehen diskoa ekoiztu du aurten Poncek. Berriak azaroan argitaratutako kritika irakurri daiteke hemen.

Gora joan

Izenburua: Kanta txikien indarra

Egilea: Bergara, Josu Argitaletxea: Taupaka

Ekainaren 18an Josu Bergarak zuzenean grabatu zuen Kanta txikien indarra diskoa, Bilboko Kafe Antzokian. Eako musikaria hogei urterekin estreinatu zen musikaren munduan, eta honezkero laugarren lana kaleratu du.

Izenburua: Korrontzi dantzan

Egilea: Korrontzi Argitaletxea: Baga Biga

Korrontzi folk taldea (Mungia, Bizkaia, 2004) Agus Barandiaran trikitilariak osatu zuen Euskal Herriko musika tradizionala eta herrikoari bultzada emateko. Antzinako doinuetan babestutako Euskal Herriko folk musikari gaurkotasuna erantsi dio taldeak, trikitiaren esparrua oinarri hartuta. Bosgarren diskoa atera zuten iaz, Symphonic Bilbon, taldearen hamargarren urtebetetzea ospatzeko. Euskal Herriko musika tradizionala landu dute ere aurten argitaratutako diskoan.

Gora joan

Izenburua: Lokatzetako igela

Egilea: Nekez Argitaletxea: Maldito Records

Vortex, Kasu eta Arkada taldeetan aritutako musikariek sortu zuten Nekez taldea 2007an, Iruñerrian. Garai berriko metala jorratzen dute, melodikoa eta bizia, inspirazioa euskal taldeetan bilatuz. Laukoteak beren ibilbideko hirugarren diskoa kaleratu berri du.

Gora joan

Izenburua: Medusa

Egilea: Voltaia Argitaletxea: Mauka

Itaka eta Got Ham musika taldeen errautsetatik jaio zen iaz Voltaia, Zumaian. Medusa beren bigarren lana dute. Basamortuko musika eginez, basatitik asko eta mortutik gutxi dutela erakusteko datoz gogobetez Unai Eizagirre (baxua eta ahotsa), Jon Duran (bateria) eta Ion Brakamonte (gitarra).

Izenburua: Mikel Urdangarin

Egilea: Urdangarin, Mikel Argitaletxea: Elkar / Oihuka

Bakarkako bira luze bati ekin zion Mikel Urdangarinek otsailean. Lau hilabetez 24 kontzertu eskain zituen, gitarra eta ahotsaren laguntza bakarraz. Lan horren fruitu da kaleratu berri duen diskoa. Beste behin, herri tradiziokoak diruditen abestiekin osatu du diskoa, folk ukituekin baina popetik gertu, gitarra helduleku nagusi duelarik.

Gora joan

Izenburua: Nola belztu behar zuria

Egilea: Bide Ertzean & Metrokoadroka Sormen Laboreategia Argitaletxea: Elkar / Oihuka

Joxan Artzeren omenez, Bide Ertzean musika taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek. Nola belztu behar zuria poesia eta musika ikuskizuna estreinatu zuten iaz. Ikuskizun horrek emandakoak bildu dituzte diskoan.

Izenburua: Nola?

Egilea: Muguruza, Fermin Argitaletxea: Talka Records & Films

Euskal kantugintzaren azken mende laurdeneko protagonista nagusietakoa da Fermin Muguruza. Oraingoan, Nola? Lana argitaratu du: 10 urte Katrina eta gero, New Orleansera bidaiatu eta bertako musikariekin bere ibilbideko 10 kantu grabatu zituen, eta baita dokumental bat zuzendu ere. Bertan, protagonistek beren errealitatea deskribatzen dute, hondamendia kontatuz, eta komunitateak berreraikitako hiria erakutsiz.

Gora joan

Izenburua: Okerreko bidetik

Egilea: Kasernarat Argitaletxea: Autoekoizpena

2013n euskarazko talde onenaren saria irabazi zuten Kasernarat taldeak Rockein! lehiaketan, eta 2014an EH Sona lehiaketa irabazi zuen. Orain, disko berriarekin dator Irungo hirukotea; 2013. urtean lortutako sariari esker hasi zuten disko hau ekoizteko ibilbidea.

Gora joan

Izenburua: Pantomima

Egilea: Larregi Argitaletxea: Baga Biga

Iaz Banden Lehia irabazi eta bigarren diskoa kaleratu du orain Larregi taldeak. Punka, rocka eta melodiak dira nagusi Pantomima lanean. Berrian argitaratutako kritika irakurri daiteke hemen.

Izenburua: Phoenicoperus

Egilea: Ken Zazpi Argitaletxea: Elkar / Oihuka

Ken Zazpi taldekoak oso identifikatuta sentitzen dira errautsetatik birsortutako fenix hegaztiarekin, eta mitoaren grezierazko izena jarri diote seigarren diskoari: Phoenicoperus. Eñaut Elorrietaren iritziz, «oso desberdina» da besteen aldean. Inflexio puntuan egon ondoren sortutako lanaren emaitza da diskoa.

Izenburua: Punkaren semeak

Egilea: Txapelpunk Argitaletxea: Baga Biga

Ibilbideko zazpigarren diskoa kaleratuko du Txapelpunk taldeak. 1999an eskaini zuten lehen kontzertua, eta ordutik punk estiloari zintzo jarraitu diote. Punkaren semeak aurtengo diskoak sei abesti berri ditu.

Gora joan

Izenburua: Sin mirar atras

Egilea: Arkada Social Argitaletxea: Mauka

Arrasaten sorturiko punk-rock taldeak disko berria argitaratu du. Azken diskoa Hil orduko bizi 2013an atera zuten Hodei Beitia, Brian de Inda, Julio Hernandez eta Mikel Arriaran taldekideek.

Izenburua: Sua zaintzen

Egilea: Glaukoma & Bad Sound Argitaletxea: Bonberenea

Tolosako Bonberenea etxe autogestionatuan egoitza du Glaukoma taldeak, baina taldekideak Irun, Donostia eta Tolosakoak dira. Hiru urteko ibilbidea baino ez du egin, eta jada izan du Toots & The Maytals bezalako talde mitikoekin jotzeko aukera, baita Japonian bira bat egiteko aukera ere. Rap-reggae musika da Glaukomaren ardatza, baina bigarren diskoa soinu ilunagoak barneratu dituzte, jungle eta dubstep-a kasu. Sua zaintzen beren hirugarren diskoa da.

Gora joan

Izenburua: The Uski's

Egilea: The Uski's Argitaletxea: Baga Biga

The Uski's taldeak bosgarren lana dakar, taldearen izen bera emanda. Elantxobe-Ibarrangeluko (Bizkaia) taldearen azken lana ilunagoa da beren esanetan; betiko rock zuzena, erraza eta alaiarekin osatu dute diskoa, baina oraingoan,amorru kutsua dute abesti berriek.

Izenburua: Tonetti anaiak

Egilea: Muguruza. Jabier Argitaletxea: Resistencia

Hamalaugarren diskoa kaleratu du Jabier Muguruza musikariak. Ibilbide luzekoa, denetan lanik onena duela sinetsita dago Muguruza. Azalean Tonetti anaiekin eta bere aitarekin ageri da musikaria, eta pailazoetako bati eskaini dio bere azken lana. Diskoan bildutako bederatzi kantuetatik zazpi dira kantatuak; beste biak pieza instrumentalak dira.

Izenburua: Txapela barruan darabilt mundua

Egilea: Manugaitz Argitaletxea: Autoekoizpena

Euskal hip-hop-rap musikaren doinuz jantzitako 16 kantaz osatuta dago Manugaitzen Txapela barruan darabilt mundua estreinako diskoa, euskara eta sustraiak ardatz dituena. Auto-ekoizpena bere osotasunean, eta DJ DZk (Selektah Kolektiboa, Esne Beltza...), Garoa Arizmendik, eta Tokik (Txapelpunk, Etsaiak) kolaboratu dute.

Gora joan

Izenburua: Ur goiena, ur barrena

Egilea: Zugasti, Olatz Argitaletxea: Elkar / Oihuka

Gau hotzenean ere azken diskoa kaleratu zuenetik bost urte igaro ostean, eskaintza berri batekin dator Hernaniko harpa jotzailea. Izan ere, disko berria Zarauzko Buffalo rock taldeko kideekin (David Gorospe eta Ander eta Joanes Ederra anaiak) eta Julen Alonsorekin grabatu du.

Gora joan

Izenburua: VII

Egilea: Kudai Argitaletxea: Autoekoizpena

Purgatorioan ehizatzen duten zazpi deabruen istorioa kontatzen du Kudai taldearen VII azken diskoak. Ohiko metal estiloari jarraiki, Infernuan girotutako bederatzi abestirekin osatu dute ibilbideko bosgarren lana.

Gora joan

Izenburua: Zeru tolesgarria

Egilea: Lauroba, Iker Argitaletxea: Autoekoizpena

Haritz anaiarekin sortutako Lauroba taldearekin jarraitzen duen arren, bakarkako bideari ere ekitea erabaki zuen iaz za href="http://www.badok.eus/elkarrizketak/ezinegon-batzuk-askatzeko-lagungarri-izan-da/" title="“Ezinegon batzuk askatzeko lagungarri izan da diskoa”">Iker Lauroba musikari donostiarrak. Dena den, bere lehen diskoa ez da bakartia izan, musikari askoren parte hartzea izan baitu: Juanma Urriza, Tana Santana, Beñar Barandiaran, Fredi Pelaez eta beste asko.

Izenburua: Ziklomorphosia

Egilea: Sorkun Argitaletxea: Sorginetxe Koop

Zazpi urte igaro dira Sorkun Rubiok Vice Presidentes taldearekin Estatu Batuetan grabatutako diskoa kaleratu zuenetik. Azken aldian berriz, Kashbad taldearekin Arrakala diskoa (2014) grabatu eta zuzenean aurkezten ibili da, eta iaz DJ Patarekin egindako Turn on The Radio. The Mixtape bilduma plazaratu zuen. Ziklomorphosia bere bakarkako azken lanean, funk, soul eta reggae doinuez beteriko bilduma sortu du. Eider Rodriguez idazleak egin ditu hainbat kanturen letrak.

Gora joan

50. Durangoko azoka Kaiera

Publizitatea