Publizitatea

Azokan gaur

Abenduak 4

Youtubeko gezurrak Katixa Agirre eta Oihulari Klownen eskutik.

10:30 - Irudienea

Youtubeko gezurrak: sexismoa gazteei zuzendutako ikus-entzunezkoetan tailer hitzaldia eta Klownklusioak eskainiko dituzte Katixa Agirrek eta Oihulari Klown taldeak. Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko edukiek (film, serie, programa...) zabaltzen dituzten jarrera eta mezu sexistei buruzko ordu beteko tailer-hitzaldia izango da. Ikasleek genero bereizketa sustatzen duten mezuak aztertuko dituzte.

Fermin Muguruzak Nola? bere diskoaren aurkezpena egingo du.

12:30 - Ahotsenea

Nola? Disko berria argitaratu du Fermin Muguruzak. 10 urte Katrina eta gero, New Orleansera bidaiatu eta bertako musikarekin bere ibilbideko 10 kantu grabatu zituen, eta baita dokumental bat zuzendu ere. Lan horren emaitza da diskoa.

Migel Jabier Urmenetaren inguruan arituko da Roldan Jimeno.

14:30 - Areto Nagusia

Migel Jabier Urmeneta (1915-1988): Bigarren errepublika, Frankismoa eta Trantsizioa aurkeztuko dute Roldan Jimenok eta Asisko Urmenetak. Honako ikerketa honek gogora ekarri du Migel Jabier Urmeneta Ajarnauteren ibilbide, profesional eta politikoa, haren jaiotzearen mendeurrenean. Bere biografia ezinbestekoa da euskal nazionalismoaren historia ulertzeko Espainiako Bigarren Errepublikan.

Museoetan familiartean gozatzeko gakoak aurkeztuko dituzte.

17:30 - Areto Nagusia

Bizkaiko museoetako zuzendari eta hezkuntza teknikariek mahai ingurua egingo dute, eta bertan, museoetako profesionalek etxeko txikienek egunerokotasunarekin duten harreman estuaren aurkezpena egingo da. Haurrak zenbat eta txikiagoak izan, orduan eta aurreiritzi gutxiago izango dituzte, eta beraz. museoetara pentsamendu zabal eta askearekin hurbiltzen dira. Aurreiritzi gabe baloratzen dute dena; garrantzitsuena ikusten dutena da, eta ez gizarteak ikusi behar dutela agintzen diena.

Piztiak bueltan da u diskoarekin.

19:40 - Ahotsenea

Ondarroako taldeak bere zigiluarekin (Buztenbaltza) argitaratu du disko berria. 16 urteren ondoren laukote formatua berreskuratu du Piztiak-ek, Jesus Galan gitarrista taldera itzuli baita; apirilean aurkeztu zuten U diskoa.

Bidehutseko Jupiter Jon, Sacco, Anari, eta beste asko kontzertuan.

22:30 - Plateruena

Bidehuts ekoizpen etxearen kide diren musikari askoren artean sortutako gaua izango da hau. Bertan, Anari, Jupiter Jon, Sacco, Audience, Irazoki & lagunak, Nire eta beste hainbat taldek eskainiko dute emanaldia. Sarrera 10 eurotan jarriko dute.

Gora joan

Abenduak 5

Euskera-erderen inguruko erkaketa saioa Eñaut Etxamendiren eskutik.

10:30 - Areto Nagusia

Eñaut Etxamendi idazleak Euskera Erderak, Erkaketa saioa doktoretza tesia aurkeztuko du.

Kearen fiordoa nobela aurkeztuko du Iñaki Petxarromanek.

13:00 - Ahotsenea

Iñaki Petxarroman kazetariaren Kearen fiordoa liburua Islandian dago kokatuta. 1615 urtean, Donostiatik hainbat itsasontzi hurbilduko dira bertara bale bila, baina Danimarkako erregeak balezaleen jarduna moztu nahiko du.

Beñat Sarasolak solasaldia eskainiko du Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi literatura aldizkarien inguruan.

16:30 - Ahotsenea

Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi literatura aldizkarien inguruan ikerketa lana argitaratu berri du Beñat Sarasolak; bertan egindako gogoetak azalduko ditu hitzaldian.

TikTarak emanaldia egingo du Hariak diskoa aurkezteko.

19:40 - Ahotsenea

TikTara hego haizeak dakartzan soinuen eta Kantauriko kresalaren arteko konbinazioa da. Ibilbide anitzeko bederatzi musikariz osatua, hamaika instrumentuz, munduko erritmo eta melodiak nahasten ditu, euskaraz abestutako letrekin. Disko berria ibilbideko bigarrena dute.

Iheskideren kontzertua eguna amaitzeko.

23:00 - Plateruena

Iheskide taldeak hamar urte baino gehiago darama lanean, eta azken diskoa atera zuenetik urtebete igarota, lan berria aurkeztu du aurten: Garaitu ez gaituztelako diskoa. Lan berriko abestiak eta betiko kantuak eskainiko ditu kontzertuan. Sarrera 5 eurotan egongo da salgai.

Gora joan

Abenduak 6

Egunkariak 25 urte dokumentalaren aurkezpena egingo dute.

10:00 - Irudienea

Sortzaileen eskutik, Egunkariak 25 urte dokumentala eskainiko dute. Bertan, egunkariaren inguruko gertaerak bildu dituzte, itxi aurretik.

Anjel Lertxundi eta Olatz Osaren solasaldia kultur politikaz.

12:30 - Areto Nagusia

Iñigo Astiz gidari dutela, Anjel Lertxundik eta Olatz Osak kultur politikaz eta kulturaren inguruko eragileez hausnarketa egingo dute.

Itxaro Borda Ultimes déchets liburuaren inguruan mintzatuko da.

17:00 - Ahotsenea

Bere azken eleberriaren aurkezpena egingo du Itxaro Bordak. Nobela beltza idatzi du oraingoan, eta euskaraz idatzita egon harren, argitalpenean frantsesera emana dago ere.

Aguxtin Alkhatek Haizeen meneko diskoaren aurkezpena egingo du.

18:20 - Ahotsenea

Aguxtin Alkhat abeslariak bere bigarren diskoa plazaratu du: Haizeen meneko. 2103ko Ihes egin diskoan bezala, Behe Nafarroako kantariak bi estilo landu ditu: Iparraldeko folk tradizionala eta rock kutsuko kantagintza.

Olatz Zugastik eszenatokian zuzenean eskainiko du lan berria.

22:30 - Plateruena

Oholtza gainera igotzera animatu da Olatz Zugasti bere Ur goiena, ur barrena lan berriarekin. Kontzertuan lan berriko kantak eta betikoak abestuko ditu. Sarrera 10-12 euro bitartean egongo da.

Gora joan

Abenduak 7

Haurliteraturaretoa.eus webgunearen aurkezpen ekitaldia.

11:00 - Saguganbara

Berbaro Elkartea sortu zenetik euskararen suspertze lanetan dihardu, batez ere euskararen erabileran lana eginez eta honetarako espazioak sortuz. Hala, haur eta gazte arloan landu duten espazio garrantzitsuenetako bat Haur Literatura Aretoa izan da. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan irakurketarekiko zaletasuna bultzatzea, orokorrean, eta literatur lan gomendagarriak lantzea du oinarri.

Loreak filmeko zuzendariek berriketaldia eskainiko dute.

12:00 - Irudienea

Aitor Abaroa kazetariak bideratuta, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga Loreak film arrakastatsuaren zuzendariek solasaldia egingo dute. Oskar sarietarako bidean da dagoeneko filma.

Laburbira zirkuituko film laburrak ikusgai.

14:30 - Irudienea

Laburbira, euskarazko zinemagintzaren perla txikiak biltzen dituen film laburren zirkuituko film hauek ikusgai izango dira: Brunilda, Eriz Alberdi; Hitzen lotura, Irati Cano; Igande bateko proposamena, Ruben Rosas; Maddi eta Patxi, Arrate Fernandez Itxaso; eta Abiadura, Sonia Esteve.

Harkaitz Cano, Oier Aranzabal eta Rafa Rueda, mahai inguruan.

18:30 - Ahotsenea

Nola egin abesti baten bertsioa, bidean galdu gabe gaia ardatz hartuta, hizketaldia eskainiko dute Harkaitz Cano idazleak, Oier Aranzabal musikariak eta Rafa Rueda abeslariak. Hain zuzen, disko bateratua argitaratu dute aurten Canok eta Lou Topet musika taldeak.

Gora joan

Abenduak 8

Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzaile ahaztua dokumentala ikusgai.

10:30 - Irudienea

Goiena Telebistako kideek aurkeztuko dute Jon Salaberri (Arrasate, Gipuzkoa, 1961 – 1995) izan zenaren inguruko dokumentala. XX. mendeko azken hamarraldiaren lehen erdian Euskal Herrian HIES gaixotasunaren kontra lan egindako ekintzailerik ezagunena izan zen.

Ruper Ordorika eta Jon Maia euskal kulturaren prestigioaz arituko dira.

12:30 - Areto Nagusia

Gogoeta plazan, Gorka Erostarbe kazetaria gidari dutela, euskal kulturaren prestigioaren inguruan mintzatuko dira Ruper Ordorika musikaria eta Jon Maia dantzaria.

Haurrentzako ipuin kontaketa zuzenean Joana Oregiren eskutik.

16:30 - Saguganbara

Nire bihotzeko ipuinak ipuin kontaketa eskainiko du zuzenean Joana Oregik. Ipuinak 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, azokan literaturarekin harremana izan dezaten.

Jean Mixel Bedaxagarren disko aurkezpena, eguna herri kantuekin amaitzeko.

17:00 - Ahotsenea

Jean Mixel Bedaxagarrek Belatxa diskoa argitaratu du, herri kantuekin eta propioekin osatua. Bizi osoko esperientziak bildu ditu bertan, eta solasaldia eskainiko du.

Gora joan

Abenduak 2

Gora joan

Abenduak 3

Gora joan

Abenduak 4

Gora joan

Abenduak 5

Gora joan

Abenduak 6

Gora joan

Abenduak 4

Gora joan

Abenduak 5

Gora joan

Abenduak 6

Gora joan

Abenduak 7

Gora joan

Abenduak 8

Gora joan

Abenduak 4

Gora joan

Abenduak 5

Gora joan

Abenduak 6

Gora joan

Abenduak 7

Gora joan

Abenduak 8

Gora joan

Abenduak 7

Gora joan

Abenduak 8

Gora joan

Abenduak 9

Gora joan

Abenduak 0

Gora joan

Abenduak 1

Gora joan

50. Durangoko azoka Kaiera

Publizitatea