DURANGOKO AZOKA
Aldatzen denak irauten du
Garai bakoitzera egokitzen asmatu izana da Durangoko Azokaren lorpen nagusia, Gerediaga elkarteko lehendakari Nerea Mujika eta lehendakari ohi Antton Mari Aldekoa-Otaloraren ustez. Zaintzapeko azokatik hasi eta hiru egun barru hasiko den zortzi guneko azokara arteko erradiografia egin dute elkarrekin BERRIArentzat. Bideoa: Lara Madinabeitia, BerriaTB.